Txantiloi:2010-5 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Mendebaldeko historian laugarren garaia, Aro Modernoaren ondorengoa.

Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu dira aurreko epeen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri ditu ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak ekarri ditu, kapitalismo modernoa (eta honen aurkariak) sortuz.