Txantiloi:2013-3 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Benito Lertxundi Esoain (1942ko urtarrilaren 6a, Orio, Gipuzkoa) euskal abeslaria da, folk musikaren arloan diharduena, beste estilo batzuekin nahasketak eginda. Ez Dok Amairuko kide izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian bai kanpoan. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.