Txantiloi:2014-44 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pasaiako segada 1984ko martxoaren 22an Espainiako segurtasun indarrek Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistak izenekoen bost ekintzaileren aurka eginiko segada izan zen. Txalupa pneumatiko batean Ipar Euskal Herritik zetozen ekintzaileak lehorreratzen ari zirela, inguruan ezkututako poliziek tiro egin zieten; ondorioz, Rafael Delas, Jose Mari Izura, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil eta Joseba Merino atxiloturik suertatu zen. Amu moduan erabilitako Rosa Jimeno ere atxilotua suertatu zen. Testigantzen arabera, aurrez erabakitako hilketa izan zen eta lau hildakoetatik bi bertan berehala exekutatuta izan ziren hasierako tiroketatik bizirik atera ondoren. Hilketak Komando Autonomoek sortu berria zen GAL erakunde parapoliziala antolatzea leporatzen zioten Enrique Casas PSOE alderdiko senataria hilabete lehenago erailtzearen aurka estatuko aparatuetatik prestatutako mendeku moduan interpretatu ziren sektore ezkertiar eta abertzaleetatik.