Txantiloi:2015-43 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mary Anning (1799ko maiatzaren 21a, Lyme Regis, Ingalaterra1847ko martxoaren 9a) XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzaile, saltzaile eta paleontologo ingelesa izan zen. Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen eta, gainera, bera bizi zen Lyme Regis herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez Aro Jurasikoko itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Haren lanak prehistoria eta Lurraren historia hobeto ulertzen lagundu zuen.

Lan horien artean aipagarriak dira: argi identifikatutako lehen iktiosauroaren hezurdura (nebarekin batera 12 urte zituela aurkitua), aurkitutako lehen bi plesiosauroak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauroa eta beste arrain fosil batzuk. Bere azterketek argi laga zuten belemnite fosilek tinta zaku fosilak zituztela eta koprolitoak (orduan bezoar harriak izenarekin ezagutuak), animalien gorotz fosilduak zirela.

Henry De la Beche geologoak Duria Antiquior marraztu zuenean Maryk aurkitutako fosil askotan oinarritu zen. Irudi hori asko zabaldu zen antzinako garai geologikoetako irudi gisa eta Mary Anningi laguntzeko saldu zituen kopia asko.