Jurasiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau garai geologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».
Jurasiko
J

199.6 Ma-145.5 Ma

Douglas fir leaves and bud.jpg

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa

Jurasikoa Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Triasikoaren bukerarekin batera hasi zen, orain dela 199,6± 0,6 bat milioi urte eta Kretazeoaren hasierarekin bukatu zen orain dela 145.5± 4 milioi urte. Hasiera Triasiko-Jurasiko iraungipen masiboa ezarri zen. Bukaeran ez dago, ordea, inongo iraungipen prozesurik. Hasiera eta bukaera, beraz, leku konkretu batzuen datazioekin egiten da eta hortik dator data ezberdintasuna.

Jurasikoa Alexandre Brongniartek izendatu zuen Jura Mendietan dauden itsas kareharrien geruza handiak direla eta.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoa normalki hiru zatitan banatzen da. Ameriketako Estatu Batuetan berantiar, ertain eta goiztiar erabiltzen dira, eta Europan Lias, Dogger eta Malm izenak.[1] Arrokak izendatzen direnean Behe, ertain eta goi erabiltzen dira. Hauek dira berrienetik zaharrenera dauden garaiak:

Malm
  Tithoniarra (150.8 ± 4.0 – 145.5 ± 4.0 Ma)
  Kimmeridgiarra (155.7 ± 4.0 – 150.8 ± 4.0 Ma)
  Oxfordiarra (161.2 ± 4.0 – 155.7 ± 4.0 Ma)
Dogger
  Calloviarra (164.7 ± 4.0 – 161.2 ± 4.0 Ma)
  Bathoniarra (167.7 ± 3.5 – 164.7 ± 4.0 Ma)
  Bajoziarra (171.6 ± 3.0 – 167.7 ± 3.5 Ma)
  Aleniarra (175.6 ± 2.0 – 171.6 ± 3.0 Ma)
Lias
  Toarziarra (183.0 ± 1.5 – 175.6 ± 2.0 Ma)
  Pliensbachiarra (189.6 ± 1.5 – 183.0 ± 1.5 Ma)
  Sinemuriarra (196.5 ± 1.0 – 189.6 ± 1.5 Ma)
  Hettangiarra (199.6 ± 0.6 – 196.5 ± 1.0 Ma)

Paleogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Jurasikoan Pangea superkontinentea Gondwana, Ipar Amerika eta Eurasian banatu zen. Hasierako Atlantiar Ozeanoa eta Tetis itsasoa oraindik estuak ziren. Jurasikoaren bukaeran Gondwana hausten hasi zen. Klima beroa zen eta ez dago inongo glaziazioren ebidentziarik. Triasikoan bezala ez dirudi poloetan lur masarik zegoenik. Europako mendebaldean itsas sedimentu ugari daude garai honetakoak eta beraz erregistro geologikoa ondo ikus daiteke bertan. AEBtan eta Kanadan itsaso epikontinental bat zegoen, Sundance itsasoa. AEBtan sedimentu asko kontinentalak dira. Errusia, India, Hego Amerika, Japonia, Australasia eta Erresuma Batuan leku ugaritan aurki daitezke Jurasikoko arrokak.

Atmosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoko atmosferak honako ezaugarriak zituen, beti ere aro guztia bitarte egon zen batez bestea:


Jurasikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geologia»

Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira. Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen. Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.

Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereizi zituen eta Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.[5]

Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias garairaino.[6]

Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren agertzen dira,[7] bai eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.

Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen, sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez. Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.[8]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holzmadenen (Alemania) aurkitutako Liaseko Ichthyosaurus baten fosila.
Gigandipus, Utahko (Ameriketako Estatu Batuak) Jurasikoko Moenave Formazioko dinosaurio baten oin-marka.

Uretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoan itsasoan bizi ziren ornodun nagusiak arraink eta itsas narrastiak ziren. Azken hauen barruan ichtyosaurioak, plesiosaurioak eta Teleosauridae eta Metriorhynchidae familietako itsas krokodiloak.

Ornogabeen barruan talde berriak agertu ziren, hala nola errudistak eta belemnitesak. Jurasikoan biohigadura areagotu zen eta hardground izeneko efektua askotan gertatu zen. Gastrochaenolites izeneko iknotaxa ohikoa da.

Jurasikoan zeuden hamabi klado planktonikoetatik lau edo bost lehenengo aldiz agertu edo erradiazio ebolutiboa izan zuten[9].

Lurrazalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazalean narrasti archosauroak nagusi bilakatu ziren. Jurasikoa dinosauro belarjale handien (sauropodoak) urrezko garaia da (Camarasaurus, Apatosaurus, Diplodocus, Brachiosaurus, eta beste batzuk); euren harrapakari nagusiak teropodo handiak ziren, adibidez Ceratosaurus, Megalosaurus, Torvosaurus eta Allosaurus.

Jurasiko Berantiarrean lehenego hegaztiak agertu ziren lehengo aldiz, coelurosaure izeneko dinosauro txikietatik. Ornitischia motako dinosauroak ez ziren sauriskioak bezain ugariak. Stegosauroak ugariak ziren. Pterosauroak zeruan arruntak ziren, gaur egun hegaztiek betetzen dituzten esparru asko betez.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triasikoan egon zen klima lehor eta kontinentala gutxinaka arindu zen Jurasikoan zehar, batez ere latitude altuetan; klima bero eta hezea egin zen lekuetan oihanak sortu ziren, lurrazalaren hainbat zati estaliz.[10] Gymnospermak ugariak eta anitzak ziren Jurasikoan zehar.[11] Koniferak bereziki ugariak izan ziren, Triasikoan bezala; zuhaitz handien artean aniztasun handiena zuen taldea izan zen. Gaur egun dauden konifera familien artean honako hauek agertu eta ugaritu ziren Jurasikoan: Araucariaceae, Cephalotaxaceae, Pinaceae, Podocarpaceae, Taxaceae eta Taxodiaceae.[12] Cherolepidiaceae eta Bennettitales familiak (gaur egun desagertu direnak) behe latitudetako floran arruntak ziren.[13] Zikadeak, ginkgoak eta Dicksoniacea ere nahiko ugariak ziren.[14] Zuhaitzen azpian ziurrenik iratxeak izango ziren ugarienak.[15] Hego hemisferioan podokarpoak ugariak ziren, baina ginkgoak eta Czekanowskiales arraroak ziren.[16][17]

Ozeanoetan Rhodophyta alga gorriak lehenego aldiz agertu ziren.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos
  2. Irudi:Sauerstoffgehalt-1000mj.svg
  3. Irudi:Phanerozoic Carbon Dioxide.png
  4. Irudi:All palaeotemps.png
  5. EDESO, J. M. Euskal Herriko Geologia Esparrua
  6. J. Canérot, C. R. Geoscience 338 (2006).
  7. GALAN, C. Espeleologia física del Karst de Aralar.
  8. ABALOS, B. Tectónica Comparada. X. gaia.
  9. Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos website Accessed July. 22, 2008
  10. Haines, 2000.
  11. Kazlev, M. Alan (2002) (Ingelesez)Palaeos
  12. Behrensmeyer et al, 1992, 349.
  13. Behrensmeyer et al., 1992, 352
  14. Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos
  15. Behrensmeyer et al., 1992, 353
  16. Haines, 2000.
  17. Behrensmeyer et al., 1992, 352
  18. Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurasiko Aldatu lotura Wikidatan
Mesozoikoa
Triasikoa Jurasikoa Kretazeoa
Jurasikoa
Lias Malm Dogger
Hettangiarra | Sinemuriarra
Pliensbachiarra | Toarciarra
Aaleniarra | Bajociarra
Bathoniarra | Calloviarra
Oxfordiarra | Kimmeridgiarra
Tithoniarra