Txantiloi:Gertaerak/7/11
- 1919 - Herbehereetako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
- 1921 - Irlandako Independentzia Gerra (oroitarria irudian) amaitu zen.
- 1962 - Bezperan jaurtitako Telstar satelitearen bidezko lehen telebista seinaleak emititu ziren.
- 1979 - Propilenoz kargaturiko kamioiak eztanda egin zuen Los Alfaques kanpinaren parean, Tarragonako kostaldean. 216 gizabanako hil ziren.