Irlandar Independentzia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandar Independentzia Gerra
Irish War of Independence
Cogadh na Saoirse
Warofindep.jpg
Irlandako Independentzia Gerraren oroitarri edo monumentua
Data 1919ko urtarrilaren 21a1921ko uztailaren 11
(halere bortizkeriak 1922ko uztaila arte iraungo zuen)
Lekua Irlanda
Emaitza Anglo-irlandar Ituna; Britainiar agintaritzaren amaiera Irlandako 32 konderrietako 26etan.
Gudulariak
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
Buruzagiak
Flag of Ireland.svg Michael Collins
Flag of Ireland.svg Richard Mulcahy
Flag of Ireland.svg Cathal Brugha
Flag of Ireland.svg IRAko eskualde eta lekuan-lekuko buru garrantzitsuak
Flag of the United Kingdom.svg Henry Hugh Tudor
Indarrak
Irlandako Armada Errepublikarra Indar teorikoa edo paperean agertzen zena: 100.000 kide (Gerran 15.000 gizonek besterik ez zuten esku hartu une batez edo bestez, hauetatik 3.000ren bat gizonek modu egonkorrean) Britainiar Gudarostearen 20.000 gudari,
Royal Irish Constabularyko 9.700 polizi,
Black and Tans tdaldeko 7.000 kide,
Auxiliary Division saileko 1.400 gizon, Ulster Special Constabularyko 4.000 gizon, bai eta zenbait talde paramilitar loialistetak ere
Galerak
IRAren aldetik 550
Horretaz gainera 750 zibil hil ziren
RICak 410; Britainiar Gudarosteak 261 eta USCak 43

Irlandar Independentzia Gerra (beste izen batzuk: 1922ko Anglo-Irlandar Itunaren aurkari errepublikazaleek Tan Gerra deritzote; Britainia Handian, Anglo-irlandar Gerra; Irlandan, berriz, ingelesez Irish War of Independence eta irlanderaz Cogadh na Saoirse; bere garaian the Troubles edo «Arazoak» zeritzoten, baina gero Ipar Irlandako gatazkari ezarri zaio izen hori) 1919ko urtarrilean hasi eta 1921ko uztailean bukatu zen. Batez ere Irlandan IRAk Erresuma Batuko Gobernuaren aurka antolatu eta emandako gerrilla erako gatazka armatua izan zen.

Irlandan 1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen IRA aipatzean IRA Zaharra (Old IRA) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Home Rule Krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880. hamarkadatik aurrera, Irlandar Alderdi Parlamentarioan ("Irish Parliamentary Party edo IPP") zeuden irlandar nazionalistek behin eta berriz Britainia Handiari Home Rule delakoa (autogobernua) eskatzen zioten. , or self-government, from Britain. Antzeko erakunde nazionalistek, esate baterako Arthur Griffithen Sinn Féin alderdiak, Irlandaren Independentzian inguruko zenbait modu edo era argudiatzen zituzten, halere azken jarrera hau garai haietan oso urria eta gutxienekoa zen.

1912an Britainiar Gobernuak Home Rule eskakizunari baiezkoa eman zion, berehala krisi denbora luze bat nagusitu zen, Erresuma Batuak eta Ulstergo Unionistek talde armatuen antolakuntzari ekin ziotelarik - Ulster Volunteers ("Ulstergo Bolondresak") zirelakoak -- autogobernu itzulketa honi aurre egiteko asmoz. Aurkako aldean eta erantzun bezala Irlandar Nazionalistek Irish Volunteers ("Irlandar Bolondresak") deituriko talde armatuak antolatu zituzten.

1916ko Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena

Britainiar Legebiltzarrak Hirugarren Home Rule Agiria onartu zuen, nahiz eta honen barruan Ulstergo Unionistek Irlandaren banaketaren atal bat sartzea lortu, baina agiri honen burutzapena beranduagoko utzi zen 1914ko Abuztuan Lehen Mundu Gerra hasiberria baitzen. Irlandar nazionalisten gehiengoak IPP alderdiko buruen eta John Redmonden Britainia Handia eta bere Aliatuen aldeko jarrera hartzearen aldeko deiei jaramon egin zieten, modu honen bitartez beren asmo edo xedea gerra hau amaitu eta behin Home Rule agiriaren betetzea lortzea zen. Irish Volunteers edo Irlandar Bolondresen mugimenduak bapateko barne haustura jasan zuen, gehiengo batek betiere John Redmonden gidaritzapean National Volunteers ("Bolondres Nazionalak") erakunde sortu berrian sartu ziren. Gelditzen ziren gainontzeko Irish Volunteers taldeko kideek, Eoin MacNeill buru zutelarik, Home Rule agiria emana izan arte erakunde hau indar betez mantentzen sahiatu ziren. Bien bitartean Irish Volunteer erakunde honen barneko sail batek, Irish Republican Brotherhood ("Irlandar Errepublikar Anaitasuna") taldearen gidaritzapean, Britainiar agintaritzaren aurkako altxamendu baten antolatze eta prestatze lanetan hasi zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandar Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan