Txikipedia:Aiora Zulaika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiora Zulaika, pirritx mozorroarekin.
Aiora Zulaika, pirritx mozorroarekin.

Aiora Zulaika Soroa ( Lasarte Oria, 1975eko urriaren 8a) Pirritx, Porrotx, eta MariMotots taldeko pailazoa da, zehazki Pirritx.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiorak txikitatik zekien pailazoa izan nahi zuela, baina gaztetan artea ikasten hasi zen eta, hain zuzen ere, Arte Ederretako ikasketak ditu formalki. Gainera, Aiora beti egon da herrian murgilduta eta, giro horretan, Takolo eta Porrotxekin gurutzatu zen arte. Lasarten 4 urtean behin 40 orduko maratoia egiten da eta han ezagutu zituen Agustin Mujika (Takolo) eta Joxe Mari Aguirretxe (Porrotx). Maratoia amaitu eta Arte Ederrak ikasi ondoren, pailazo taldea berarekin harremanetan jarri zen haiekin lan bat egiteko eta Aiorak, noski, baiezkoa eman zuen. Hor hasi zen Aioraren pailazoaren ibilbidea.

Pirritx etka Marimototx
Pirritx eta Marimototx

Lehenengo urtean Aiorak izeba Maritxuren pertsonaia antzeztu zuen, baina Pirritx antzezten zuenak ordurako argi zuen beste bide bat hartuko zuela eta, apurka-apurka, Aiora Pirritxen probak egiten hasi zen. Pirritx Ainhoa Beristainek interpretatzen zuen baina piskanaka piskanaka uzten hasi zen eta bera hasi zen ordezkatzen eta Ainhoak utzi zuenean bera izan zen Pirritx.[1]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Aiorak pailazoa izaten jarraitzen du (Pirritx). Eta bitartean irakasle izateko ikasten ari da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Aiora Zulaika. 2024-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).