Lasarte-Oria
- Artikulu hau Lasarte-Oriari buruzkoa da; Lasarte (argipena), ikus Lasarte (argipena).
|
Lasarte-Oria |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Lasarte-Oria |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Donostialdea |
| Alkatea | Pablo Barrio (Bildu) |
| Herritarra | lasartetar |
| Koordenatuak | 43°13′N 2°1′W / 43.217°N 2.017°WKoordenatuak: 43°13′N 2°1′W / 43.217°N 2.017°W |
| Eremua | 6,01 km2 |
| Garaiera | 13-260 m |
| Distantzia | 8 km Donostiara |
| Posta kodea | 20160 |
| Biztanleria | 17.856 bizt (2010) |
| Dentsitatea | 2.971,05 bizt/km² |
| Sorrera | 1986 urtarrilaren 15 Lasarte eta Oriaren bateratzea |
| http://www.lasarte-oria.org/ | |
Lasarte-Oria Gipuzkoako Donostialdea edo Buruntzaldea eskualdeko udalerria da. 2010ean 17.856 biztanle zituen.
Herriko jaiak ekaineko San Pedro jaiak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Donostia, hegoaldean Andoain, ekialdean Hernani eta Urnieta eta mendebaldean Usurbil eta berriro Donostia mugakide ditu.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Brigiden Komentua: komentua, kapera eta ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zuzen doazen bi gorputz ditu osagai.
- San Pedro eliza.
[aldatu] Demografia
| 1986 | 1991 | 2001 | 2010 |
|---|---|---|---|
| Hernanitik banandu zen | 18.165 | 17.502 | 17.856 |
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxeko ordezkaritza 2011-2015
2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan PSE-EE alderdiak jaso zituen boto gehien, bigarren Bildu alderdia izan zen, hirugarren EAJ, laugarren PCLO herri plataforma eta bosgarrena PP alderdia.
PSE-EE alderdiak 7 zinegotzi lortu zituen, Bilduk 5, EAJk eta PCLO plataformak bina zinegotzi eta PPk bakarra. 2011ko ekainaren 11an egindako inbestidura ekitaldian Bildu, EAJ eta PCLOk bat egin eta Bilduko Pablo Barrio alkategaia hautatu zuten alkate, bere alderdiko zinegotzien 5 boto, eta EAJ eta PCLOren 4 zinegotzien botoari esker.[1]
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
|
Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
| Beste batzuk |
|
|
||
[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak
|
Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak |
||||
| Alderdiak | Zinegotziak | |||
| Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE) |
|
|||
| Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE) |
|
|||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (PNV-EAJ) |
|
|||
| Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO) |
|
|||
| Euskadiko Alderdi Popularra (PP) |
|
|||
| Ezker Batua-Berdeak-Aralar (EB-B-Ar) |
|
|||
| Eusko Alkartasuna (EA) |
|
|||
[aldatu] Lasartetar ezagunak
- Juan Garmendia (1898-1989), idazlea eta euskaltzaina.
- Andoni Arozena "A-Bi" (1907-1989), idazlea, politikari erbesteratua
- Julio Olaizola (1950-), futbolaria.
- Rafa Diez Usabiaga (1956-) sindikalista eta LABeko idazkari nagusia.
- Joseba Tapia (1964-), trikitilaria.
- Ixiar Rozas (1972-), euskal idazlea.
- Harkaitz Cano (1975-), euskal idazlea.
[aldatu] Ekonomia
Lasarte-Orian enpresa ugari dago 50 langiletik gorakoak, hala nola,
- Michelin Espainia-Portugal
- Gureak
- Jema
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ EAJk eta Bilduk bat egin dute, PSEri Alkatetza kentzeko, Lasarten. 2011ko maiatzaren 12a. Eitb.com
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/14an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Udalaren webgunea
- (Euskaraz)"Txintxarri" aldizkariaren webgunea
|
|||||||