Wikipedia, Entziklopedia askea


👶
Jaiotza
2003ko urriaren 18a
Bartzelona
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alejandro Balde Martínez Bartzelonanjaio zen 2003ko urriaren 18a, Kataluniar futbolari profesionala da. Orain Bartzelona Futbol Klubeko lehenengo taldeko jokalaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC Bartzelonan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RDC Españolen jolasten zuen baina zortzi urte zituela sartu zen Bartzelona Futbol Klubeko harrobian.

2022-23an talde nagusiko ohikoa bihurtu da, izan ere lehen bi hilabetetan gol asistentzia gehien eman zituen jokalarietako bat izan baitzen. 2023ko martxoan Europako bost Liga handietan asistentzia gehien eman zituen 20 urtez azpiko jokalaria zen. Ligan gol bakarra sartu zuen eta Bartzelonarekin urte hartan Liga eta Superkopa irabazi zituen.

Espainiako selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 16 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin hasi zen jolasten. Ondoren 2022an Qatarko munduko txapelketarako konbokatu zuten eta bere debuta Costa Ricaren aurkako partidan izan zen.