Txikipedia:Algoritmo

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Algoritmo adibidea euskeraz

Algoritmoa problema bat ebazteko bide ematen duten urrats logikoen sekuentzia bat da. Matematikako adibide batzuk dira biderketa-algoritmoa, biderketaren emaitza kalkulatzeko erabiltzen dena edo zatiketaren algoritmoa, bi zenbakiren zatidura kalkulatzeko.

Eguneroko bizitzan, algoritmo batzuk erabiltzen dira maiz problemak ebazteko. Adibidez, tresna bat erabiltzeko algoritmoak erabiltzen ditugu, edo langile batek bere nagusiegandik jasotzen dituen jarraibideak izan daitezke algoritmoak.