Txikipedia:Anne Lezea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anne Lezea Isasa (Zarautz, 2001eko abuztuaren 6a) kirolari gipuzkoarra da. Gimnastika erritmikoa egiten du.

Bost urte zituela hasi zen gimnasia erritmikoan. Hasieran Ana Calvo entrenatzailearekin aritu zen Zarautzen eta ondoren "Club Gimnasia Rítmica Donosti" taldean ibili zen. 11 urterekian Espainiako txapeldun ordea izan zen. 16 urte dituenetik Tolosa FC-ren gimnasia ritmiko atalean ari da eta 2018an taldekako Espainiako txapeldunordeak izan ondoren hurrengo denboraldirako lehen mailara igotzea lortu zuten.