Txikipedia:Gimnastika erritmiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gimnastika erritmiko taldeka

Gimnastika erritmiko hainbat diziplina batzen dituen kirola da: ballet , gimnastika, dantza…Horrez gain, objektu batzuen erabilera egiten da: soka, pilota, uztaila, mazoak eta zinta. Bertan, kirolariak musika segitzen du mugimenduen erritmoa jarraituz. Gehien bat emakumeak dira kirol hau praktikatzen dutenak, izan ere, azken urteetan gizonak ere parte hartzen ari dira.

Gimnastikako frogak tapiz baten gainean egiten dira. Gimnastika erritmikoa taldeetan edo banakakoa izaten da. Taldean denean, normalean 5 pertsonak parte hartzen dute dantzan.

Gimnastikako frogak egiten direnean denbora baten bitartez neurtzen dira, hau da:

-Banakakoak direnean: 1 min 30s.

-Taldeka direnean: 2 min.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930. urtean Sobietar Batasuneko kirol baten moduan aurkezten hasi ziren. Era berean, Alemanian ere tresnen erabilera hasi zen. Eta 1984. urtean Los Angeleseko Olimpiar jokoetan izan zen lehen aldiz gimnastika erritmikoa.

Gimnastika erritmiko banaka

Nola baloratzen dute epaimahaiek gimnastika erritmikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balorazio modua dantzaren zailtasuna eta egiten den ariketen batuketa da. Hau da, bakoitza 0-10 puntutara izan daiteke, orduan lor daitekeen azken puntuazio handiena 20 da.

Baina penalizazioak ere badaude, adibidez:

-Tresna momentu batean gelditzen bada.

-Tapizetik kanpora ateratzen bada pertsona edo tresna.

-Dantza eta mugimenduak ez koordinatzean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gimnastika erritmiko. 2023-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).