Txikipedia:Asteasu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.546
🔎  Azalera16,76 kilometro koadro
🌄  Altuera142 metro
Map
Elizmendiko San Pedro eliza

Asteasu Gipuzkoako udalerri bat da. 1.551 biztanle ditu. Hango herritarrei asteasuarrak deitzen zaie.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ibaik zeharkatzen dute herria: Asteasu eta Usarrabi. Baita bi ibaixkek ere: Opin-erreka eta Erreka iluna.

Auzo hauek ditu: Herrigunea, Bebailara, Eizmendi, Errekaballea, Goiballea eta Upazan.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastola bakarra dago, Pello Errota izenekoa, Pello Errota bertsolaria bezela.

Kultur etxea eta Usarrabi izeneko kiroldegia ditu.

HIstoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1386an Tolosarekin bat egin zuen, baina handik gutxira banandu zen.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar gehienak euskaldunak dira, %83 baino gehiago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 1.550 biztanle zituen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeen ondoren, Pili Legarra izendatu zuten alkate.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea. 1760an amaitu zuten eraikuntza.
  • Eizmendiko San Pedro eliza. XVI. mendekoa.

Asteasuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]