Txikipedia:Iparraldeko elorri zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Crataegus monogyna» orritik birbideratua)
Crataegus monogyna. Zuhaitza

SARRERA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorri zuria (Crataegus monogyna) motel hazten den zuhaiska da eta beste elorriak bezala, 10 bat urte behar ditu bere tamaina lortzeko. Gero urteekin egitura itxi eta sendotzen joaten da.

NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3-8 metroraino iritsi daitekeen zuhaiska da. Adar ugari eta arantzatxoak ditu. Hostoak erorkorrak, sinpleak eta lobulatuak ditu, perrexilaren itxurakoak. Lore txuri eta usaintsuak ditu. Fruituak gorriak dira, sagartxo txikien itxurakoak. Jaki garrantzitsuak dira txorientzat.

Crataegus monogynaren lorea.

Apiriletik ekainera loratzen da eta udan izaten ditu fruitu helduak. Polinizazioaren bidez ugaltzen da, horregatik, intsektuak oso garrantzitsuak dira espezie hau ugaldu ahal izateko.

NON AURKITU DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian du jatorria. Gipuzkoan guztian ugaria da, edozein altitudetan. Lurzoru mota guztietan moldatzen da. Baso, ertz, sasi eta heskai guztietan aurki dezakegu. Mendialdean arantzadiak osatzen ditu.

NOLA EGIN UGALKETA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crataegus monogynaren fruitua

Elorri zuriaren ugalketa zaila da etxean egitea. Hobea da zuhaiska gaztea sustraiekin birlandatu, edo mintegietatik erosi ondoren landatzea. Mintegi  komertzial gehienetan edukitzen dute.

ZERTARAKO ERABILI DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso preziatua da beregan errosazeoen familiako fruta-arbolak txertatzeko. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Lore hauek lehortuta bihotza indartzeko eta lasaigarri gisa erabili izan dira. Fruituak jangarriak dira.