Polinizazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erleek eragile garrantzitsuak dira polinizazioan, loreetako polenaren bila hori bera karpeloetan sartzen laguntzen dutelako.

Botanikan, polinizazioa angiosperma edo landare loredunen ugalketa-prozesuko aldi bat da, non estamineetako polena karpelora sartu eta loreko obuloak ernaltzeko prozesua da. Horren ondorioz, fruitua eta haziak sortuko dira, ernatu ondoren landare berriak sortuko dituztenak.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polinizazio mota nagusiak bi dira: anemogamoa eta entomogamoa.

Polinizazio anemogamoan, polen aleak haizeak garraiatzen ditu eta polinizazio mota hau duten landareen loreak ez dira oso ederrak ez dituztelako intsektuak erakarri behar. Polen asko sortzen dute, izan ere, ale asko haizeak barreiatzen ditu eta gutxi batzuk bakarrik iristen dira beste loreetara.

Polinizazio entomogamoan, intsektuek lore batetik bestera eramaten dituzte polen aleak. Polinizazio mota hau dute landareak lore ederrak dituzte eta lore hauek substantzia azukreduna (nektarra) sortzen dute intsektuak erakartzeko, eta ez dute zertan polen asko sortu behar.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polinizazio Aldatu lotura Wikidatan
Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.