Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1836ko ekainaren 9a
Whitechapel
💀
Heriotza
1917ko abenduaren 17a
Alde House (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Elizabeth Garrett Anderson

Elizabeth Garrett Anderson mediku ikasketak bukatu zituen lehenengo Britaniako emakumea izan zen eta 1918an Andersonek lehenengo emakume fakultate klinika sortu zuen.

Bere alaba, Louisa Garret Anderson, mediku arrakastatsua izan zen ere bai. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Garrett Anderson 1839eko ekainaren 9an jaio zen Whitechapel auzoan, Londresen. 32 urterekin ezkondu zen, James George Skelton Andersonekin. Hiru seme-alaba izan zituen, Louisa (1873-1943), Margaret (1874-1875) eta Alan (1877-1952). [2]

Lehenago, Elizabethek 18 urte zituenean zehazki, lehenbiziko emakume feminista ezagutu zuen, Emily Davison, Girton College-n sortzailea.

  • 1860. urtean, Davisonek eta Garretek emakumeen eskubideen alde borrokatzea erabaki zuten. [3]
  • Alkate ere hautatu zuten eta bera Ingalaterrako lehen emakume alkate izan zen.
  • 1917ko abenduaren 17an Aldeburgh hirian hil zen, Ingalaterran. [4]

Mediku ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Garrett Anderson

Elizabeth Garrett Andersonek Harley Street-eko mediku nagusiei bisita bat egin zien, baina ez zuen arrakastarik izan. Andersoni medikuntza eskolan sarrera ukatu nahi zioten emakume bat zelako, beraz, bera bakarrik ikasten hasi zen eta erabaki zuen 6 hilabete pasatzea kirurgia erizain gisa 1860. urtean. 1862an onartu zuen Botikarien Elkarteak, bere foruaren baldintza gisa ezin baitzuen legez baztertu bere generoagatik. 1865. urtean Elizabeth Britainiako lehen emakumea izan zen medikuntzako ikasketak bukatzen. Erizain ona zela demostratu zuenez, anbulatorioan laguntzaile gisa jarduteko baimena eman zioten, eta geroago, lehen ebakuntza egin zuen. [5]

Sufragio mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabethek emakumeen sufragio mugimenduan parte hartu zuen. 1866. urtean, 47 urte zituenean, Garret Andersonek, Davisonekin batera, 1.500 emakume baino gehiagok sinatutako eskaerak aurkeztu zituzten emakumezko etxeburuei bozka emateko eskubidea aitortzeko eta Elizabeth Emakumeen Sufragio batzordean sartu zen.

71 urte inguru zituela eta Aldeburgh-en alkate zela diskurtso sufragista ugari eman zituen. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Elizabeth Garrett Anderson. 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  2. Elizabeth Garrett Anderson. 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  3. (Ingelesez) Elizabeth Garrett Anderson. 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  4. Elizabeth Garrett Anderson. 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  5. (Ingelesez) Elizabeth Garrett Anderson. 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  6. (Ingelesez) Elizabeth Garrett Anderson. 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).