Txikipedia:Gerra eta bakea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gerra eta bakea Errusian liburu ezagunen artean dugu, Leon Tolstoik 1869an lehen aldiz argitaratua, 1.225 orrialderekin. Lan honek  Napoleondar Inperioak bere herrialdean izandako eragina aztertzen du. Napoleonen gerretan oinarrituta, fikziozko narrazioa da. 1869an argitaratu zen osorik eta eleberriak inbasio  bat kontatzen du.                                

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra eta bakea 1863. urtean

Lev Tolstoik sortutako liburua da, eta kontakizunaren tokia Errusiar inperioa eta Austriar inperioak dira. Sorrera-urtea 1863. izan zen eta argitaratze-data 1869. urtea izan zen. Ekoizpen lekua Errusia izan zen eta argitalatxea Errusiar mezularia.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak bost familiaren istorioa kontatzen du. Hurrengoak dira familiak: Bezukhovtarrak, Bolkonskytarrak, Rostovtarrak, Kuraginarrak eta Drubetskoytarrak.     

Beste pertsonaia batzuk zeuden baina ez ziren aurretik aipatutako familietako pertsonak: Fiodor Ivanovitx Dolokhov, Adolf Karlovitx Berg, Anna Pavlovna Scherer, Maria Dmitryevna Akhrosimova…                                    

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehen liburua, 1805.uztailean hasten da, San PetersburgonPertsonaiek haien artean elkar ezagutzen dute eta Pierre  bere herentziaren aldeko borrokan sartuko da. Pierre bihotz onekoa da, baina sozialki deserosoa, eta zaila egiten zaio San Petersburgoko gizartean integratzea. Bere aita, aberatsa zen, eta pertsona gehienek uste dute fortuna berari emango zaiola, nahiz eta legez kanpokoa izan. Orduan, Pierreren historia hasten da; nora joaten diren, ikasketak, baita maitasunezko kontuak ere. Historia hau 1812.urtean amaitzen da.  
Bigarren liburua
  • Bigarren liburua, Nikolai Rostov Moskuarrarekin hasten da, bere lagun Denisovekin, Pavlograd errejimenduko ofiziala. Denisov Natasha neska betekin negua pasatzen du. Maitemindu egiten da eta ezkontza proposatzen dio, baina ezetza jasotzen du. Hortik aurrera ekintza oso arriskutsuak gertatzen dira.
  • Hirugarren liburua, bere familiaren laguntzarekin, eta fede erlijiosoen zalapartekin, Natashak Moskun irautea lortu zuen garai iluna kontatzen da. Bitartean, Errusia osoa hunkitzen dute Napoleonen armadaren eta Errusiaren armadaren arteko datozen borrokek.
  • Laugarren liburua, atxilotu ondoren, Pierrek uste du hil egingo dutela. Azkenean libratu egiten da. Pierre beste preso baten lagun bilakatzen da, Platon Karataev, dontsu jokatzen duen nekazari errusiar bat. Karataeven, azkenean, Pierek bilatzen duena aurkitzen du: zintzotasuna duen pertsona.