Austriar Inperioa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Austriako Inperioko lurraldeak.

Austriar Inperioa (alemanieraz Kaisertum Österreich) Erromatar-Germaniar Inperio Sainduaren amaieraren ostean Habsburgo leinuak mendean zeuzkan lurraldeen inguruan sortutako inperioa (1804). 1867an Hungariako Erresumaren titulua gehitu zitzaion, Austria-Hungariako Inperioa bihurtuz, zein, Lehen Mundu Gerraren ondoren, estatu berritan banandu zen.

Franz II.a Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadoreak (Austriako Franz I.ak) sortu zuen Austriar Inperioa Napoleon Bonapartek bere burua Frantziako enperadore izendatu zuenean (1804). Horretarako Austriako artxidukerriari kategoria handitu zion. Geroxeago, Napoleon Gerretan Frantziak Hirugarren Koalizioko aliatuen aurka (tartean enperadore habsburgotarra) Austerlitzeko batailan egundoko garaipena lortutakoan (1805), Napoleonek alemaniar lurraldeak antolatzeari ekin zion, estatu berriak sortuz. Horren aurrean, eta bere ondorengoa Napoleon izango zen beldurrez Erromatar-Germaniar Inperio Saindua desegin zuen Franz II.ak.

Tresna pertsonalak