Txikipedia:Guam

Wikipedia, Entziklopedia askea

Guam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam ozeanian dago, Hagåtña da bere hiriburua eta Marianetako irletatik handiena da. Guameko biztanleria gehiena, Dededon bizi da. Guam Espainiako lurraldea izan zen, Filipinetako Kapitaintza Nagusiaren parte gisa gobernatua XVI. mendetik 1898ra arte.

Guameko bandera.
Guameko irla.

Ingurune laua da eta hondartza asko ditu. Guamek klima tropikala du, beraz, bero egiten du. 153,836 pertsona bizi dira Guamen. Bertan  batez ere, saguzarrak, barrakudak eta marlin urdinak edo hegaluzeak aurkitu ditzakegu. Guameko florari buruz hitz egiterakoan, jasmin, amancayo eta buganvilla loreez hitz egingo dugu, baita frutaz ere, ugarienak: papaiak, platanoak eta Koko palmondoak, ogi-arbolak, mangoak, guayabak, ezkiak… direlarik.