Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1994ko otsailaren 1a
Redditch (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
      Entzun!

Harry Edward Styles (1994ko otsailaren 1a, Holmes Chapel, Cheshire) Erresuma Batuko abeslari, konpositore eta aktorea da. One Direction taldearen partaidea izan zen, taldea banandu arte. Ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 urte zituela, bere gurasoak banandu ziren, eta horri aurre egiteko bere lagunekin musika talde bat sortu zuen 2009an, "White Eskimo" izenekoa.

One direction (2010-2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"The Factor X" izeneko lehiaketa batera aurkeztu zen Harry, eta epaileek "One direction" izeneko talde bat egitea pentsatu zuten, Louis Tomlinson, Niall Horan, Liam Payne eta Zayn Malik-ekin batera. Lehiaketan 3.go postua lortu zuten eta horren ondoren talde bezala aurrera jarraitzea pentsatu zuten eta inoiz baina izugarrizko arrakasta edukitzera iritsi ziren.

HARRY STYLES

2011. urtean, lehen diskoa atera zuten Up all night izenekoa, eta horrekin batera beraien lehen bideoklipa What Makes You Beautiful.

2012. urtean bigarrena Take Me Home izenarekin, eta aurrekoa baino arrakasta handiagoa izan zuen.

Midnight Memories izena zuen hirugarrenak, 2013ko azaroaren 25ean atea zenak, eta 4 milioi kopia egin ziren.

2014an laugarren diskoa iritsi zen, Four izenekoa eta 2015ean bosgarrena, Made in the AM, oraingoz azkena, disko hau atera ondoren taldeak atseden hartzea erabaki zuen, gaur egun arte.

Bakarkako lana (2016-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One directionen proiektua utzi ondoren, bere disketxe propioa sortu zuen, eta 2017ean bere izenarekin lehenengo diska atera zuen. Aurreneko singlea "sings of times" eta Erresuma Batuan abesterik onena bezala izendatu zuten, eta 2017. urtetik 2018arte iraun zuen bira erraldoi bat egin zuen. Zehazki, Ipar eta Hego Amerikan, Europan, Asian eta Australian.

Pare bat film ere egin ditu: Dunkirik eta Harry Styles: Behind the Album, eta GUCCI arropa markarentzako modelatu zuen.

2019ean "Fine Line" izeneko diska argitaratu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One direction:

Up All Night (2011)

Take Me Home (2012)

Midnight Memories (2013)

Four (2014)

Made in the A.M. (2015)

Bakarka:

Harry Styles (2017)

Fine Line (2019)