Otsailaren 1
Wikipedia(e)tik
| << | Otsaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | |||
| 2013 | ||||||
Otsailaren 1a egutegi gregoriotararren urteko hogeita hamabigarren eguna da. 333 egun falta dira urtea amaitzeko, 334 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1977 - Polizia Armatuak Luis Santamaría herritarra hil zuen tiroz Iruñean.
- 1980 - Guardia Zibilaren eta ETAren arteko enfrentamendu batean sei guardia zibil eta Gregorio Olabarria Bengo (22 urte) eta Xabier Gorritxategi Agote (26) etakideak hil ziren Bizkaiko Ispaster herrian.
- 1982 - Ertzaintzako lehen promozioa atera zen Arkautetik.
Mundua [aldatu]
- 1793 - Frantziak gerra deklaratu zion Britainia Handiari.
- 1881 - Panamako kanalaren eraikitze lanak hasi ziren.
- - La Vanguardia egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen Bartzelonan.
- 1908 - Atentatu batean Karlos I.a Portugalgo erregea eta bere seme Luis Felipe hil ziren Lisboan.
- 1917 - Alemaniak itsaspeko erabateko gerra deklaratu zuen, edozein itsasontzi abisurik gabe erasotua izan zitekeelarik.
- 1918 - Gotha eskuadrilek Paris bonbardatu zuten, 45 hildako eta 207 zauritu eraginez.
- 1924 - Britainia Handiak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna onartu zuen.
- 1925 - Gudari Gorrien Frentea, Alemaniako Partidu Komunistaren erakunde armatua, lehen aldiz elkartu zen Berlinen.
- 1930 - Espainian "dictablanda" delakoa ezarri zen.
- 1939 - Dekretu batek sei hilabetetan Txekoslovakiako judu atzerritar guztiak kanporatzea agindu zuen.
- 1942 - Vidkun Quisling Norvegiako lehen ministro izendatu zuten.
- 1946:
- Hungariak errepublika aldarrikatu zuen; presidentea Zoltan Tildy izan zen.
- Trygve Lie norvegiarra NBEko lehenengo idazkari nagusi aukeratu zuten.
- 1953 - Hainbat egunetako eurite eta haizeteen ondorioz dikeak hautsi eta uholde larriak izan ziren Herbehereetan, 1.835 hildako eta 300.000 kalteturekin.
- 1956 - Europa osoan hotz-bolada handi bat izan zen.
- 1960 - Errebeldeak errenditu egin ziren Aljerian.
- 1979 - Ruhollah Jomeini garaile sartu zen Teheran-en, iraultzaren arrakastaren ondoren.
- 1980 - Eskuin-muturreko kideek Yolanda González Martín 19 urteko ikasle eta PSTko kidea hil zuen. Ekintza BVEren izenean aldarrikatu zuten.
- 1991 - Richter eskalan 6,8 graduko lurrikara batek Pakistan iparraldea astindu zuen eta 300 hildakotik gora eta 500 zauritu eragin zituen, hainbat herri suntsitzeaz gain.
- 1998 - Sri Lankako armadak 3.000 errebelde tamiletik gora akabatu zituen bataila batean.
- 2003:
- Columbia transbordadoreak eztanda egin zuen Lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
- Nizako Ituna indarrean jarri zen.
- Trenen arteko talka batean 40 lagun hil ziren Zimbawen.
- 2004 - Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako izan ziren.
- 2006 - Ece zisterna-ontzia Mantxako kanalean hondoratu zen 10.000 tona azidorekin.
Arte eta kultura [aldatu]
- 1771 - Encyclopædia Britannicaren lehen edizioa osatu zen, hirugarren alea kaleratuta.
- 1900 - Pablo Picassok bakarkako lehen erakusketa antolatu zuen Bartzelonako Els Quatre Gats taberna modernistan.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1948 - Hiru fisikari estatubatuarrek transistorea asmatu zuten.
- 2004 - Zientzialari errusiar eta estatubatuar talde batek bi elementu kimiko berri aurkitu zituen: Ununtrioa (Uut) eta Ununpentioa (Uup).
- 2005:
- Burmuinean pubertaroaren hasiera eragiten duen genea aurkitu zuten.
- Mellitus II erako diabetea eragiten duen proteina aurkitu zuten.
Kirolak [aldatu]
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1953 - Periko Alonso, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea.
- 1982 - Matxalen Ziarsolo, eskubaloi jokalaria.
Mundua [aldatu]
- 1894 - John Ford, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1905 - Emilio Gino Segrè, italiar-estatubatuar fisikaria eta 1959ko Fisikako Nobel sariduna.
- 1969 - Gabriel Omar Batistuta, argentinar futbolaria.
- 1971 - Zlatko Zahovic,esloveniar futbolaria.
- 1901 - Clark Gable estatubatuar aktorea (h.1960).
- 1931 - Boris Jeltsin, errusiar politikaria.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1328 - Karlos IV.a "Ederra", Frantziako erregea (1322-1328) eta Karlos I.a izenez Nafarroako erregea (1322-1328).
Mundua [aldatu]
- 1691 - Alexandro VIII.a, Aita Santua.
- 1908 - Karlos I.a, Portugalgo erregea (1889-1908).
- 1958 - Clinton Davisson, fisikari estatubatuarra eta Fisikaren Nobel Sariduna 1937an.
- 1976:
- Werner Karl Heisenberg, fisikari alemaniarra eta Fisikaren Nobel Sariduna 1932an.
- George Hoyt Whipple, sendagile estatubatuarra eta Medikuntzaren Nobel Sariduna 1934an.
- 1986 - Alva Myrdal, politikari suediarra eta Bakearen Nobel Sariduna 1982an.
- 2012 - Wisława Szymborska, idazle poloniarra, 1986ko Literaturako Nobel Sariduna (j. 1923).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||