Wikipedia, Entziklopedia askea

Katamotz iberiarra edo Iberiar Katamotza (Lynx pardinus) Iberiar Penintsulan soilik aurkitu daitekeen katamotz espeziea da, eta gaur egun desagertzeko arriskuan dago. Etxeko katua baino askoz handiagoa da, eta itxura sendoa, hanka luzeak eta buztan motza ditu. Buztanak muturrean borla beltz bat du, eta tente egoten da, arrisku uneetan irabiatuz.

Katamotz iberiarra

Historia eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 1,6-1,7 milioi urte agertu zen katamotz iberiarra. Lynx issiodorensis populazio batetik abiatuta, glaziar aldi batean bertan babestua eta isolatua geratzen zen eta azkenean katamotz espezie berri bat sortu zen. Paleontologoek katamotz iberiarraren erregistro fosilak aurkitu dituzte Italiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean.

Espezie honen lehen hondakin fosilak Avenc Marcel kobazuloan (Bartzelonan) agertu ziren.

   Ba al dakizu   
Espezie hau, orain dela urte batzuk, Gorbeiako parke naturalean aurkitu genezakeen.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz honek tamaina txikia du eta ilaje mototsa, buztana eta belarri zorrotzak ditu.

Gainera, ezaugarririk ezagunenetako bat ikusmena da, oso ikuspegi zabala dute, inguruan duten guztia gutxienez 70 metroko distantziara ikus baitezakete. Horregatik, arratoiak oso erraz ehizatzen dituzte, 300 metrora dagoen arratoi bat ikus dezaketelarik. Entzumena ere oso garatua dute, animalien mugimenduak distantzia luzeetan entzuten dituztelarik, animalia horiek bereiztuz.

Gizabanako helduek dimorfismo sexual argia dute beren tamainan eta belarrietako eta hanketako gandorren luzeran. Hau da, har eta eme helduek desberdintasun fisiko nabariak dituzte. Hala ere, arrak eta emeak oso antzekoak dira bizitzako lehen urtean.

Azkenik, katamotz iberikoa espezie bakartia eta oso lurraldekoa da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberikoa basoko eta sastraka mediterraneoko habitatetan dago, 400 eta 1.300 m arteko altitudea eta landare-formazioak dituzten eremu menditarretan. Gainera, Espainiako giza jardueratik oso isolatuta dauden eremuetan dago; Portugalen, berriz, badirudi desagertu egin dela.

Gaur egun Espainian Doñanan (Sevilla) eta Sierra Morenan (Jaén) aurki daitezke animali hauek.

Katamotz iberiarraren banaketa Iberiar Penintsulan




Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untxi arruntak jatea ohikoena da harentzat, beraz, haragijalea dela esan dezakegu. Horrez gain, beste zenbait animalia jaten ditu, hala nola, arratoiak, narrastiak, anfibioak, arrainak edota hegaztiak.

Lehen esan bezala, untxiz elikatzen dira, baina horiek gizakiak harrapatzen dituenez, oso gutxi daude; beraz, katamotzak arazoak dauzka harrapatzeko. Horri irtenbide bat emateko, iberiar katamotza berreskuratzeko kontzerbazio planen baitan, untixen berreskurapnea lortzeko proiektuak aurrera eraman dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberiarraren kume bat

Lehen esan bezala, katamotz iberiarra espezie bakartia da, urtarrila eta otsailan izan ezik, haien ugaltze-garaia baita, eta bertan haien bikotekidearekin egon ohi dira.

Emearen haurdunaldia 65 eta 72 eguneko iraupena daukanez, martxoan edo apirilean erditzen da. Ohe bakoitzeko 1 eta 4 txakurkume artean izan ohi ditu, eta behin jaiota, emeak 4 aste igaro beharko ditu gordelekua berriz ere  aldatzeko; halaber, kumeak 7 eta 12 hilabete bitartean independizatzen dira.

Zeintzuk dira katamotz iberiarraren mehatxuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katamotz iberiarrak desagertzeko arrisku horretan egoteko arrazoia XX. mendeko espeziearen ehiza masiboa da.

Gaur egun, elikagai falta, gaixotasunak eta harrapaketak dira felino honen mehatxu nagusiak. Hain ale gutxi geratzen direnez, aldakortasun genetiko gutxi dago.

   Ba al dakizu   

2016 katamotz iberikoaren urte erabakigarria izan zen, desagertzetik berreskurapen fasera pasatu zelako zenbait sorosle talderen laguntzarekin.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Belarri zorrotzek erraz ezagutzea ahalbidetzen dute.
  2. Ilearen koloreen nahasketa naturaren artean ezkutatzeko aukera ematen dio.
  3. Arrak ez dira 13 kilotik gorakoak izaten; emeak, berriz, 9 kilotik beherakoak izaten dira.
  4. Guztira Espainian 850 katamotz iberiar egon daitekeela kalkulatzen da.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]