Iberiar penintsula

Wikipedia(e)tik
(Iberiar Penintsulatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iberiar penintsula satelite irudian
Iberiar penintsularen irudi topografikoa

Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko Golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.

582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.

[aldatu] Ibaiak

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

[aldatu] Mendiak

  1. Mulhacen (Granada): 3.482 m.
  2. Aneto (Huesca): 3.404 m.
  3. Veleta (Granada): 3.392 m.
  4. Posets (Huesca): 3.375 m.
  5. Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.

[aldatu] Lurmuturrak

Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Espainiako historia, Portugaleko historia, eta Euskal Herriko historia
Iberia K.a. 1.300 inguruan.

[aldatu] Hizkuntzak

Gaztelania eta portugesa hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Muga aldean, bien arteko nahasketak ere lekua hartzen du, portuñol deitutakoa. Hirugarren mintzatuena katalana da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere badiren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera), besteak beste.

[aldatu] Erreferentziak

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-11-01 

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Iberiar penintsula
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak