Txikipedia:Igeriketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.
Bular-igeriketa.
Bular-igeriketa.
Bular-igeriketa.
Tximeleta estiloa.
Tximeleta estiloa.
Bizkar-igeriketa estiloa.

Igeriketa uretan mugitzea da, besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe. Itsaso, ibai, erreka, aintzira nahiz igerilekuetan egiten da. Aisialdiko jarduera da, besterik gabe ondo pasatzeko praktikatu daiteke. Baina nahi izanez gero kirola izan daiteke. Oso kirol osasuntsua. Gorputzeko gihar asko jartzen dira lanean, arnas aparatua, bihotza... Kirol olinpikoa ere bada.

Estiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ume txikiak bere erara igeriketan hasten direnean, batzuetan txakur-estiloa erabiltzen dute. Era askotara egin daiteke igeri. Hala ere, igerilari kirolariek lau estilo hauek erabiltzen dituzte: crawla, bizkar-igeriketa, tximeleta era eta bular-igeriketa.

  • Crawl estiloa ahoz behera egiten da, besoei txandaka aurrerantz bueltak ematen zaizkie, eta zangoak gora eta behera mugitzen dira (ezker zangoa gorantz doanean, eskuinekoa beherantz doa, eta alderantziz).
  • Bular-igeriketa estiloa ahoz behera egiten da, eta bi besoak lerrokatuta izanik bi zangoekin batera ostikadak ematen dira.
  • Tximeleta estiloa ahoz behera egiten da, eta bi besoei batera aurrerantz bueltak ematen zaizkie. Hankak itsas lamiak bezala mugitu behar dira.
  • Bizkarreko estiloa ahoz gora egiten da; crawl estiloaren antzera, baina ahoz gora jarrita eta besoei bueltak atzerantz emanez.