Txikipedia:Inbidia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren inbidiaren adibidea

Inbidia edo bekaizkeria sentimendu bat da, pertsona batek beste batek gozatzen dituen gauza (adibidez, kotxe on bat, edo alaia izatea) baten edo gehiagoren falta izan eta horren beharra sentitzea zehazki, bereziki beste pertsona horrek duelako soilik eta askotan hark horiek gabe geratzea ere desiratuz. Normalean, ezin egon sentsazio bat da. Zoriontsu ez izatearen arrazoietako bat da. Normalean, beste pertsona baztertzea edota zauritzea ekar dezake.

Kristautasunean, zazpi pekatu kapitaletako bat da, pekatu gehiago eginarazten duelako.

Greziarren mitologian, inbidia jainkosa bat zen. Hau, gauaren alaba omen zen eta angilarekin konparatu ohi zen. Haiek, angilek izurdeei inbidia zietela sinesten zuten.

Adibidez, ume batek beste batek duen jostailu bat nahi duenean eta ez izateak triste sentiarazten duenean, ume honek inbidia duela esaten dugu. Inbidiak eraginda negar egitea edo haserretzea gerta daiteke.