Edukira joan

Txikipedia:Iruñeko udaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruñeko udaletxea

Iruñeko udaletxea Euskal Herrian dago. Iruñea herria antolatzen den lekua da. Horren buruan alkatea dago. Eraikina alde zaharrean dago. 1423ko irailaren 8an sortu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1423an sortu zen; baina 1753. urtean udaletxea bota eta berritu egin zuten. Ondoren, 1951. urtean udaletxea ofiziala egin zuten.

Udaletxearen aurrekari izan zen Jureria etxea lubanarro izandako toki batean eraiki zela, Iruñeko Erdi Aroko hiru burguek bat egiten zuten tokian. Hiriaren zatiketa Nafarroako errege Karlos III.a Nobleak bukarazi zuen Batasun Pribilegioa aldarrikatuz 1423an eta, horren segidan eraiki zen Jureria etxe hura.

San Ferminetan balkotik txupinazoa egiten dute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eraikinak hiru solairu ditu. Fatxada barroko garaikoa da eta kontraste asko ditu.
  • Beheko solairuak ate handi bat du, eta ertz bakoitzean estatua bat (Zuhurtzia eta Justizia).
  • Erdiko gorputza joniarra da, eta korintoarra goikoa. Aurrealdean hainbat zutabe-pare daude, eta balkoiak banatzen dituzte. Balkoietako barandetan urre koloreko lehoiak ageri dira, hiriaren udal ikurra direnak.
  • Hiru solairuen gainean frontoi handi bat dago.
  • Barnealdean Harrera Aretoa, alkatetza bulegoa eta Batzar Aretoa daude. Harrera Aretoan hainbat erretratu daude:  Elisabet II.a Espainiakoa, Pablo Sarasate, Julian Gaiarre, San Ferminen margolan bat eta, aldamenean, San Fermin eta San Saturninoren erlikiak, eta zilarrezko gurutze bat, 16. mendekoa.