Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1982
Basauri
🔨
Lanbidea
zuzendari
📷
Lorena Fernández Álvarez

Lorena Fernández Álvarez (Basauri, Bizkaia, Euskal Herria, 1982) informatika-ingeniaria, Deustuko Unibertsitateko identitate digitaleko zuzendaria eta STEAMi buruz, genero ikuspegidun dibulgatzailea da.

Jaiotza Basauri, 1982
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heziketa Deustoko unibertsitatea
Jarduerak Zuzendaria, ingeniaria eta zientzia-dibulgazioa
Lana Deustoko unibertsitatea

Bizitzako bere ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustoko unibertsitatean ibili zen ikasten eta bertan deskubritu zuen bere pasiorik handiena. Berak dioen bezala, makina deterministekin lan egin ahal izatearen ideiak ingeniari bihurtu zuten eta gurasoek ere ez daramate bere abizen digitala, baina hala ere, beti egon dira bera laguntzen…

2005ean lizentziatu zen Informatika Ingeniaritzan eta 2006an Informazioaren Segurtasunerako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Hemendik aurrera hasi zen bere karrera profesionala…

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, STEAMi buruz (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) genero ikuspegidun dibulgatzailea da. Gainera, Euskal Kultura garatzeko Kulturklik atariaren arduraduna da, INTEF ikastaroen koordinatzailea izan zen, Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria da (15 urte daramatza bertan lanean)… 2016tik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arte eta Kultura Kontseiluko kide da, zientzia dibulgazioko foro ugaritan parte hartu du, emakumeek Zientzian duten paperari buruz hausnartzeko eta genero arrakala murrizteko ekintzak proposatzeko baita…

Ez da makala egiten duen guztia!

Beste zenbait ekimen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boluntario gisako bere ibilbide luzea ere badu Lorenak:

Doce Miradas kolektibo feministako kideetako bat da, 2015ean Alboan-ekin boluntario aritu zen Indian, India Bizira proiektuan.

2016an FISC GKEarekin lankidetzan aritu zen Mindanao uhartean, Filipinetako hegoaldean, testigantzak bildu eta 2011ko abenduan gertatutako Sendong tifoiaren ondorioak ebaluatzeko.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lorpen guztiak ikusirik, hurrengo sari edo errekonozimentu hauek lortu ditu:

  • 2012an GetxoBlog UR Saria; Euskal Herriko blogarien ekintza nabarmentzen duena.
  • 2018an 20 WOMENBI emakumeetako bat, hainbat arlotako emakume profesionalen argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa.
  • 2018an LIBRECON Saria emakumeak arlo digitalean sartzeagatik.
  • 2018an Getxoblog AIRE Saria 2006an Julen Iturbe eta Txetxu Barandiaranekin batera "Aprendices" proiektuaren sortzaile izateagatik.
  • 2018an ohorezko Buber saria.

2019an Buber saria Inspira STEAM proiektuarekin.

STEAM proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorenak STEAM-eko proiektuan parte hartzeak, badu nolabaiteko zerikusia, hau da:  Berak, beti dioen bezala, "Ikusezintasunaren 'dohaina' jasaten jarraitzen duten emakume zientzialariak daude gaur egun" eta hau ez da bidezkoa… Nazkatu dago gizarte zein egoera hau jasan behar izateaz, beraz, bere asmo nagusia zientzia eta teknologiarekin modu erabakigarrian sortzen, asmatzen eta parte hartzen dela bizitzako esparru guztietan erakustea da. Hala, arreta berezia jarriko zaie emakumezko ikasleei, etorkizuneko erronken aurrean ikasleak behar bezala prestatzeko eta gaur egun dauden arazo hauek jasan behar izateko. Berak dioenez, gero eta emakume zientzialari gehiago izan, orduan eta onartuago egongo da eta zeresan handiagoa egongo da beraien aurrean…

Bere helburua…[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Doce miradas” taldeko partaidea da; ametsak dituzten emakumeak dira, gizarte desberdin bat irudikatzen dutenak. Emakume eta gizonentzako espazio komun bidezkoagoa eta orekatuagoa, eskatzen dute zehazki eta lan asko egin ondoren, hamabi emakume hauek, lan egiteko gogoz daude…

Berak, gai honen inguruan zenbait elkarrizketetan azaldu duen bezala, “Nire ustez, ereduak funtsezkoak dira. Zaila da neska batek imajinatzea posible denik edo existitzen denik ere ez dakien zerbait dela. Ispiluak behar ditu bere buruari begiratzeko. Nire kasuan, ez nuen bat bera ere izan, eta, beraz, erlojuaren kontra igeri egitea egokitu zitzaidan askotan. Baina familiaren laguntza izan nuen”.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]