Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurraren ardatza

Eduki-taula

Lurraren errotazio-ardatza.

Lurraren ardatza Ipar Poloa eta Hego Poloa lotzen dituen irudizko lerroa da. Lurrak bira egiten du ardatz horren inguruan 24 ordutik behin. Horrek eguna eta gaua eragiten ditu. Poloetatik hasita, Lurra irudizko lerro-sare batekin banatzen da. Hori beharrezkoa da kokapen zehatz baten inguruko informazioa lortzeko, mapa batean bezala. Lerro horiek longitudeak eta latitudeak deitzen dira.

Ardatza, berez, pieza birakariei (gurpilei, adibidez) eusteko erabiltzen den makila da. Jakina, ez dago Lurra zeharkatzen duen ardatzik, baina munduko globo bat jartzen bada ardatzaren gainean, Lurraren errotazioa erraz erakuts daiteke.

Lurraren ardatza beti igarotzen da Lurraren grabitate-zentrotik. Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitarekiko angelu bat osatzen du. Horregatik ditugu guk urtaroak. Ipar Poloa goialdetik begiratzen bada, Lurrak erloju-orratzen kontrako norabidean biratzen du, hau da, ekialderantz.

Lurraren ardatzaren norabidea ez da berdina beti. Denboran zehar, pixka bat biratzen da; beraz, zeihartasuna pixka bat aldatzen da. Zientzialariek biraketa-prezesioa deitzen diote horri. Prezesioa jostailuzko zibetan ikus daiteke: zibaren errotazioaren ardatza ez da zuzen geratzen, baizik eta pixka bat “zabukatzen” da. Hala ere, Lurraren ardatzari dagokionez, prezesioaren zikloak 25.800 urte irauten du. Horregatik ez dugu gehiegi nabaritzen.