Txikipedia:Margaret Keane

Wikipedia, Entziklopedia askea

Margaret Keane (Nashville, Tennessee, 1927ko irailaren 15a) artista estatubatuarra da, bere pertsonaien begi handiengatik ezaguna egin zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Keane-en argazki bat
Margaret Keane-en argazki bat

Margaret Keane Estatu batuetako artista bat da, bere artelanetako pertsonaien begi handiengatik ezaguna da. Berak bere koadroak modu desberdinetara firmatu zituen; horietako batzuk Peggy Doris Hawkins, Peggy Ulbrich, MDH Keane eta Margaret McGuire izan ziren. Normalean umeak, neskak eta animaliak margotzen ditu bere artelanetan, baina gehienetan begi handiekin.


1927an jaioa, 1959ean bere lehenengo artelana margotu zuen. Bere lehenengo ezkontzaren ondoren, hau da, 1950-ean bere alaba Jane jaio zen eta 1955ean Walter Keanerekin bere teknika hobetzen jarraitu zuen. Marrazkiak eta grabatuak masiboki saltzen hasi zen saltoki handietan, komiki-liburuetan eta aldizkarietan.


Margaret 1960. hamarkadan zehar artista famatuenetakora izatera iritsi zen, bere begi handien artelanengatik, baina bere gizonaren izenean. Bikotea “Life” rebistan agertu zen eta “Zsa Zsa Gabor”, Kim Novak, Adlai Stevenson, Natalie Wood… erretratuak egin zituzten. Denbora horretan zehar Walter Keanek bere artelanak zirela esaten zuen. Margaret berriz etxean enzerratuta gelditzen zen, koadroak denbora luzez margotzen. Margaret lotsatia zenez, 12 urtez jendeak Walterrek margolanak zirela pentsatu zuen.


1965ean Margaret Walterrekin banatu egin zen eta biek margolanen eskubideak aldarrikatu zituzten. Benetako artista zela esan zuen, baina Walterrek ez zuen ezer aitortu.1970ean Margaret-ek Walterri desafioa bota zion San Frantziskoko Union Square-ko publikoaren aurrean margotzeko baina ez zen agertu. Epaiean bakoitzak koadro bat margotzea esan zioten, Margaretek 53 minututan koadro bat marraztu zuen, “224 Proba” deitu zion, baina Walterrek kalambre bat faltsutu zuen eta ez zuen koadrorik egin.

Erreferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere margolanetako bi 1962an Whatever Happened to Baby Jane filmean agertzen dira eta koadro bat ere agertzen da My Girl (1991) filmean, Vadaren gelan.

Tim Burtonek 2015. urtean Estatu Batuetan pelikula bat egin zuen Margareten ohorean, bere istoria kontatuz, izena Big Eyes da.