Tim Burton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tim Burton
Tim Burton
Datu pertsonalak
Izen osoa Timothy William Burton
Jaio 1958eko abuztuaren 25a
Burbank (Kalifornia) (AEB)
Webgunea http://www.timburton.com/

Timothy William Burton (Burbank (Kalifornia), 1958ko abuztuaren 25a - ) zuzendari, ekoizle, idazle eta diseinatzaile estatubatuarra da. Haren filmetan ohikoak dira osagarri gotiko eta ilunak dituzten irudimenezko munduak eta protagonista misteriotsu eta enigmatikoak erabiltzen ditu maiz. Batman edo The Nightmare Before Christmas bere lanaren eredu dira eta Edward Scissorhands eta Charlie and the Chocolate Factory bezalako filmak ospe handia eman zioten. Zuzendu zuen lehen film luzea Pee-wee's Big Adventure izan zen, 1985ean, eta, 2006an, Corpse Bride Oscar Sarietarako izendatuta egon zen. Johnny Depp lagun mina, Danny Elfman musikaria eta bikotekide duen Helena Bonham Carterrek maiz hartzen dute parte bere lanetan.

2007an, Sweeney Todd egin zuen eta Urrezko Globoa lortu zuen filmak. 2009ko irailaren 9an, 9 estreinatu zuen AEBetan eta 2010ean, berriz, Alice in Wonderland.

2010eko martxoaren 15ean, Timek Frantziako Arte eta Letren Ordenaren Domina jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tim Burton

Timothy William Burton 1958ko abuztuaren 25ean jaio zen Burbanken, Kalifornian, eta Bill Burton eta Jean Ericksonen seme zaharrena izan zen.

Haurrak gustuko zuen hilketen parodiak egitea eta bere anaiarekin batera itxura horiek egiten zituen maiz. Halako batean aizkora batez egindako hilketa baten plantak egin zituzten eta -sinesgarria izan zen nonbait!- bizilagunetako batek poliziari egin zion dei. Handik aurrera Axe Wound deitu zioten auzoan. Horretaz gain, Tim txikia askotan ibili ohi zen extralurtarren inbasioak iragarriz, inguruko haurrak izutu nahian.

Diseinuaren zale, bere hiriko kamioiak hornituko zituen marrazki lehiaketa bat irabazi zuen, baina ikasketak ez zuten erakarri. Margotzea, marraztea eta zinema zituen gustuko.

« Haurtzaroan bizitako gauza asko betirako dago zurekin... Bizitza osoa ematen dugu bizipenak ulertu nahian...  »

.

Auzokideek ez zuten itxaropen handirik jarri beldurra eta fantasia gogoz zebilen mutilagan, baina 13 urte betetzerako film labur bat egina zuen, The Island of Doctor Agor, eta segidan etorri zen Houdini, Timek berak Harry Houdini eskapistaren papera egin zuelarik.

1976an bukatu zuen batxilergoa eta unibertsitatera joan zen, Kaliforniako Arte Institutura. Stalk of the Celery Monster serie animatua egin zuen eta Disneyk egin zion kontratua hurrengo filmetan kolaboratzeko.

Hastapenak Disneyrekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disneyn egin zituen Burtonek lehen urratsak animazioan eta, 1981n, The Fox and the Hound filmaren zirriborroetan aritu zen.

« Krisian zeuden eta langile berrien bila  »

.

Gerora, estudioak Burtonen ahalmena ez zuela erabat erabili aitortuko zuen. Disneyk ez zuen sekula ulertu Timen artea.

Hala ere, enpresak nolabaiteko askatasuna uzten zion eta zenbait kideren aldetik sostengu ekonomiko eta morala ere bazuen. Horretaz baliaturik, lehen film laburrak zuzendu zituen, Vincent eta Frankenweenie eta gero The Nightmare Before Christmas filma izango zen poema idatzi eta ilustratu ere egin zuen.

Vincent[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista kontzeptual zen bitartean, Burton Julie Hickson eta Disneyren garepen kreatiboaren arduradun zen Tom Wilhiten lagun egin zen. Enpresak The Fox and the Hound eta The Black Cauldronrako egindako lan guztia atzera bota bazuen ere, kide hauek liluratuta zeuden Timen gaitasunarekin. 1982an, Wilhitek 60.000 $ eskuratu zizkion Vincent poemaren adaptazioa egiteko. Hilabete pare batez, artista elkarlanean aritu zen animatzaile espezializatuekin 5 minutu iraungo zuen zuri-beltzeko film laburra gauzatzeko. 1920ko film alemaniarrak, Vincent Pricen zintak edo Edgar Allan Poeren istorioen eragina nabarmena zen lan hartan. Price bera izan zen kontalaria eta betirako lagun izango ziren biak. 1993an Price hil zenean, horrelaxe hitz egin zuen Burtonek:

« Pricen heriotza nire bizitzan izan dudan bizipenik latzenetakoa izan da.  »

.

Sariak eta errekonozimenduak jaso zituen Chicagon eta Frantzian, besteak beste, baina Disneyk ez zuen aurrera egin merkaturatzeko orduan.

Frankenweenie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, Burtonek bigarren film laburra estreinatu zuen. Barret Oliver, Daniel Stern eta Shelley Duvallekin egin zuen 30 minutu iraungo zuen txuribeltzeko lana. James Whalen Frankestein lanean inspiratuta, argudioak autoistripu batean hil den Sparky txakurra suspertu nahi duen haur baten istorioa kontatzen digu.

Timek Saturn Sarietarako izendapena jaso zuen, baina Disneyk zuzendaria despeditu egin zuen, istorioa gazteenentzat beldurgarriegia zela-eta.

1994an, Beetlejuice eta Batman filmak izandako arrakastaren ondoren, bideoan merkaturatu zuten film laburra. Orain, The Nightmare Before Christmasen eranskin eran aurki daiteke DVD, Blue-ray edo Playstationeko UMD diskoan

2007an, Burtonek film laburra film luze bihurtu ahal izateko kontratua sinatu zuen Disneykin.

James and the Giant Peach[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James y el melocotón gigante izena izan zuen Espainian eta Jim y el durazno gigante Mexikon. Walt Disneyren 1996ko film animatua izan zen eta Tim Burtonek ekoiztu eta Henry Selickek zuzendu zuen Roald Dahlen istorioa. Stop-motion teknika erabili zen hartarako, The Nightmare Before Christmasen bezala.

Zuzendari eta ekoizle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pee-wee's Big Adventure[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burtonen lana ez bazen erabat ezaguna ere, berehala piztu zuen arreta industria zinematografikoan. 1985ean, Griffin Dune aktore eta ekoizleak luzatu zion After Hours komedia zuzentzeko aukera. Ideia ez zen gauzatu, Martin Scorsesek erabaki gabe baizeukan berak filmatuko ote zuen ala ez, baina urte berean etorri zitzaion hurrengo aukera Paul Rubensen eskutik: Pee-wee Herman pertsonaia, alegia.

Pee-wee's Big Adventure egiteko 7 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen eta 40 bat milioi dolar jasoko zituen lehiatiletan.

Beetlejuice[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Hitchcock Presents eta Shelley Duvall's Faerie Tale Theatre telebistako serietarako atalak zuzendu ondoren, Burtonek 1988an zuzendu zuen Beetlejuice film luzea. Michael Keaton, Winona Ryder, Alec Baldwin eta Geena Davisek hartu zuten parte eta pertsonaia arlote eta nazkagarriak Oskar Saria lortu zuen makillajean eta 80 milioi dolarreko irabaziak eman zizkion.

Batman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, Batman film luzea egiteko proposamena etorri zitzaion. Aurrekontu izugarria zuen, baina lanak eman zizkion. Barne haserreak denen ahotan, Warner Bros akzioaen balioa jaistera eraman zuten. Azkenean, filma estreinatu zutenean, arrakasta handienetakoa lortu zuen, 400 bat milioi dolar.

90eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edward Scissorhands[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Manostijeras izena hartu zuen Espainian eta El joven manos de tijeras Amerika latinoan.

1990ean, Caroline Thompsonekin batera, Burtonek hurrengo film luzearen gidoia idatzi zuen, Edward Scissorhands. Johnny Depp izango zuen protagonista, asmatzaile arlote batek -Vincent Pricek egingo zuen azken papera- sortutako pertsonaia. Edward ia-ia gizakia zen, baina bukatu gabeko lana zen eta guraizeak zituen eskuen ordez.

Batman Returns[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warner Brosek uko egin zion Edward Scissorhands finantzatzeari, baina Burtonek baietz esan zion Batman Returns egiteari. Berriro izan zen Michael Keaton protagonista eta Danny DeVito, Michelle PfeifferCatwoman— eta Christopher Walken izan zituen lankide. Aurrekoa baino gotikoagoa, haurrentzako egokia ote zen eztabaida piztu zuen, baina 160 milioi dolar jaso zituen. Arrakasta, bai, baina ekoizleek uste zutena baino txikiagoa.

Burton hurrengo lana prestatzen hasi zen, baina Warner Brosek ez zion lagundu, Batman Returnsen tonua hartuko zuen beldur.

The Nightmare Before Christmas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pesadilla antes de Navidad izena hartu zuen Espainian eta El extraño mundo de Jack Amerika latinoan. Txikientzako zerbaitetan pentsatzen ari bazen ere, azkenean, 1993an, Halloween hiriko erregea eta Santa Claus izateko nahian oinarritzen zen filma ekoiztu zuen.

Askoren ustez, maisu-lana izango zen.

Ed Wood[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an egin zuen hurrengo filma. Ed Wooden bizitza kontatzen zuen, historian izan den zuzendaririk okerrena eta Johnny Depp izan zen protagonista, Burtonentzat, Orson Wellesen pareko zen Ed Wooden papera eginez.

Batman Forever[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warner Brosi ez zitzaion Batman Returnsen iluntasuna gustatu eta adin txikikoentzat ez zela egokia pentsatu zuen eta Joel Schumacher aukeratu zuen zuzendari, Burton ekoizle izango zelarik. Aldaketaren aurrean, Michael Keatonek ezezkoa eman zuen eta Val Kilmer izan zen ordezko. 1994an hasi ziren lanean eta Tommy Lee Jones, Nicole Kidman, Chris O'Donnell y Jim Carreyk hartu zuten parte.

Pertsonaiek eta istorioak eztabaida piztu bazuten ere, Schumacherrek gidatutako filmak 336 milioi dolar jaso zituen. Schumacherrek kontratua berritu zuen Batman & Robin egiteko, baina honetan ez zuen Burtonek parte hartuko.

Mars Attacks![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independence Day filmatzen ari ziren bitartean filmatu zuten Mars Attacks! eta 5 hilabete lehenago estreinatu zuten hura. Jack Nicholson, Pierce Brosnan, Michael J. Fox, Sarah Jessica Parker, Natalie Portman, Jack Black, Danny DeVito, Tom Jones, Glenn Close eta Christina Applegatek hartu zuten parte hartan eta horrek denak eklipsatu egin zuten hau AEBetan; ez, ordea, atzerrian eta arrakasta lortu zuen, bai telebistan eta baita DVD salmentan.

Sleepy Hollow[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Sleepy Hollow estreinatu zuten eta berriro zen Johnny Depp protagonista Washington Irvingek idatzitako istorioan. Ian McDiarmid, Miranda Richardson, Christopher Walken eta Christina Riccik ere egin zuten lan hartan. Musika eta fotografia aparta zituen eta kritikoen gustuko izan zen. Oskar Saria lortu zuen eta 2 BAFTA ere bai.

Bere bizitzan aldaketa handiak izan zituen -Lisa Marie eta biak banandu egin ziren- eta lanean ere bai. Kolore arraroko baso miresgarriak alboan utzi eta Tximinoen Planetari heldu zion.

2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planet of the Apes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planet of the Apes filmak harrera itzela izan zuen, 68 milioi dolar lehen asteburuan. 1968ko bertsioaren iluntasuna desagertu zen eta Burtonen aurreko lanetatik aldendu zen. Arrakasta izan bazuen ere, ez du ematen jarraipenik izango duenik.

Big Fish[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an zuzendu zuen film luzea eta 4 izendapen jaso zituen Urrezko Globoentzako. Helena Bonham Carter, Ewan McGregor, Jessica Lange, Albert Finney, Steve Buscemi, Danny DeVito eta Alison Lohmanek egin zuten lan bertan.

Charlie and the Chocolate Factory[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakasta itzela izango zuen filmak, bakarrik AEBetan, 207 milioi dolar jaso zituelarik. Willy Wonkaren irudia eta ahotsa Michael Jackson eta Marilyn Mansonekin alderatu zuten, Johnny Deppek telebistako aspaldiko izarretan oinarritu zela esan bazuen ere.

Corpse Bride[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La novia cadáver izena hartu zuen Espainian eta El cadáver de la novia Amerika latinoan.

Istorioa ipuin errusiar-judu ortodoxoan oinarritzen da eta, bertan, Victor izeneko gaztea eztei botoak praktikatzen ari da basoan. Tamalez, Emilyren hilotzarekin egiten du konpromisoa, betiko senargaiaren zain zegoen andregaiarekin, alegia, eta Victor Heriotzaren Mundura eramango du. Umore puntu bat ere erantsi zion, istorioa ikuslego txikienentzat samurragoa bihurtzearren.

Sweeney Todd[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alan Parkerrek esana zuen Sweeney Todd musikalaren bertsio zinematografikoa egin nahi zuela, baina Burtonek Johnny Depp eta Helena Bonham Carter protagonista izango zituen argudioa erakutsi zion musikalaren sortzaileari. Gorabehera askoren ondoren, 2006an, Dreamworksek filma Burtonek zuzenduko zuela eta Johnny Depp izango zuela protagonista iragarri zuen.

3 orduko lana atera zen eta aldatu beharrean izan zen 2 ordutan uzteko. 2007ko abenduaren 21ean estreinatu zuten AEBetan eta 2008ko otsailaren 15ean Espainian.

9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tim Burton, Timur Bekmambetov eta Jim Lemleyk ekoiztuta, imajinazioak harrera ona izan du, baina ez hainbeste istorioak. Focus Featuresek 2009ko irailaren 9an zabaldu zuen AEBetan.

Alice in Wonderland[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko martxoaren 3an estreinatu zuten Egipto, Italia eta Suedian. 2008ko irailean hasi ziren grabatzen Lewis Carrollren istorioa 3Dn eta Mia Wasikowska izango zen Alicia, Johnny Depp Sonbrerugile Eroa, Helena Bonham Carter, Bihotzen Erregina, eta Anne Hathaway Erregina Zuria. Alan Rickman, Timothy Spall eta Christopher Leek ere hartu zuten parte.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Almodóvar eta Tim Burton
  • 2012an, Frankenweenie film laburaren remake bat estreinatzeko asmoz dago. 3D eta stop-motion konbinatuko ditu.
  • 2011ko apirilean, Dark Shadows filmatzen hasiko da.
  • Disneyk Maleficient egitea proposatu dio, Loti Ederraren istorioa sorgin gaiztoaren begiekin ikusita. Angelina Joliek egingo ote duen esan da eta Linda Woolvertonek egingo luke gidoia. 2013an estreinatzeko asmoa dago.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, Burton Lena Gieseke artistarekin ezkondu zen, baina Batman Returns bukatu eta berehala banatu ziren. Ondoren, Lisa Marierekin egon zen 1992 eta 2001 artean. Gaur, Helena Bonham Carterrekin dago eta bi seme-alaba dituzte:

2001az geroz, Bonham Carter Burtonen film guztietan egin du lan. Bi etxe dituzte elkarren ondoan Londresen eta bakoitza berean bizi dela esaten da. Helenak esan zuenez, bere iritzian, senarrak Asperger sindromea du eta hori da bere sormen harrigarriaren iturri.

Badirudi Burtonek ez duela inongo harremanik bere anaia Danielekin. Aita Bill 2000ko urrian hil zen eta ama Jean, berriz, 2002ko martxoan.

Vanity Fair aldizkariaren arabera, 2010ean diru gehien irabazi zuenetako bat da, seigarrena, 53 milioi dolar jaso zituelarik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Killers Bones

Animazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Stalk of the Celery Monster (1979)
  • Tod and Toby (1981)
  • Luau (1982)
  • Tron (1982)
  • Taron y el caldero mágico (1985)

Ekoizpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La isla del Dr. Agor (1971)
  • Stalk of the Century (1979)
  • Doctor of Doom (1979)
  • Hansel eta Gretel (1982) — Telebistarako kapitulua
  • Luau (1982)
  • Vincent (1982)
  • Frankenweenie (1984)
  • Edward Scissorhands (1990)
  • The Nightmare Before Christmas (1993)
  • Lost in Oz (2000)
  • The World of Stainboy (2000)
  • Frankenweenie (2012)

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Telesaila Teatro Fantástico - Aladino eta Lanpara Miragarria kapituluaren zuzendaria (1985)
  • Telesaila Alfred Hitchcock Presenta - Remake, The Jar kapitulua Ray Bradbury liburuan inspiratua (1985)
  • Telesaila Historias asombrosas: Perro de familia - pertsonaien animatzailea (1993)
  • Perdidos en Oz - ekoiztu gabe

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Película de los Muppet (1979) - Muppet zuzentzen zuen aktorea
  • Solteros (1992)
  • Hoffa (1992)
  • La melancólica muerte del Chico Ostra y otras historias (1997) - Poema liburu iluna
  • Coraline (2009) - Promozioa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tim Burton Aldatu lotura Wikidatan