Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
4.614.974
🔎
Azalera
1.030.700 km²
🏙️
Hiriburua
Nuakxot
📷
Argazkiak
ikusi
Bandera

Mauritania Afrikako ipar-mendebaldeko herrialdea da.

Mauritaniaren kokapena

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bere mugak: Mendebaldean Ozeano Atlantikoa. Hego-mendebaldean Senegal. Ekialde eta Hego ekialdean Mali. Ipar-ekialdean Aljeria. Eta ipar-mendebaldean Mendebaldeko Sahara (zeinaren zati handiena Marokok okupatuta baitu).

Mauritaniako biztanleak, tea hartzen

1.030.700 km2 ditu.

Bere lurraldearen bi heren Saharako basamortuak betetzen ditu, eta lehor-lehorra da. Hegoaldean, aldiz, Sahelgo sabana dago eta hezeagoa da.

Hiri garrantzitsu ia guztiak kostaldean daude. Adibidez, Nuakxot (hiriburua) eta Nuadhibu.

Hegoaldean Senegal ibaia dauka, eta muga naturala da Senegal herrialdearekin. Han egiten du euri gehien eta han bizi da jende gehien.

Chinguetti hiriko meskita

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak 3.069.000 biztanle ditu.

Biztanleen %99,84 musulmanak dira.

Hiri handiena Nuakchot da eta 881.000 biztanle inguru ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gameluen merkatua Nouakchott hirian

Munduko ekonomien artean atzeratuenetakoa dauka Mauritaniak. Kanpoko gobernuen laguntzen menpe dago.

Burdinaren meatzaritzak garrantzia handia dauka. Burdina hori herrialdetik kanpora saltzen da. Arrantzarako leku onak ere badauzka, baina han ibiltzen diren txalupa gehienak Japonia eta Europakoak dira. Mauritaniar asko nomadak dira eta abeltzaintzan edo trukean ibiltzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nouakchott hiria

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

III eta IV. mendeen artean bafour herria bizi zen inguru hartan. Nekazariak ziren, batez ere. Sahara lehortzen joan zenez, hegoalderantz joan ziren, eta soninke herria sortu zuten.

Ondoren, iparraldeko tribu berbereak etorri ziren Mauritaniako lurretara.

Bareina, Mauritania hegoaldeko herri bat

Erdia Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko soninke herriak Ghanako inperioa sortu zuen XI. mendean, eta egungo Mauritaniaren lur asko konkistatu zituen.

Iparraldean berebereek almorabideen inperio handia sortu zuten.

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen bigarren erdialdean frantsesak sartu ziren Mauritanian eta kolonia bihurtu zuten.

1960an lortu zuen independentzia Mauritaniak.