Txikipedia:Maya Moore
Maya April Moore - (Jefferson City, Missouri, Estatu Batuak, 1989ko ekainaren 11a) - ipar amerikar kirolari bat zen, saskibaloian aritzen zena. Bere dortsaleko zenbakia 23 zen. Erretiratu baino lehen egon zen azken taldea Shanxi Xing Rui Flame izan zen. [1]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011n profesional bihurtu zen, eta 2011-2012 denboraldian Ros Casares Valencia-n egon zen, Euroligako irabazle izatera iritsiz. Geroago, Txinako Shanxi Xing Rui Flame taldera aldatu zen, han ere 2013ko irabazle suertatuz.[2] 2019an erretiratu egin zen 30 urte zituela, Jhonatan Ironsi laguntzeko, jarri zioten kondena bidegabe batengatik.[3]
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wade Garaikurra hiru aldiz irabazten duen lehen pertsona da.
- 2015ean WNBAko MVP All-starra irabazi zuen.
- Errekor bat gainditu zuen 4 partidu jarraietan 30 puntu baino gehiago egiten WNBAn.
- 2013, 2014 eta 2017an WNBA irabazi zuen.
- 2016ean WNBAko jokalari hoberena izan zen.
- 4 domin internazional irabazi ditu.
- WNBAko 4 eraztun irabazi ditu.
- Bi urrezko domin olinpiko ditu, eta beste bi domin mundial.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Maya Moore. 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) Maya Moore. 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liberan al preso al que apoyó la jugadora retirada Maya Moore» AS.com 2020-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) Maya Moore. 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).