Wikipedia, Entziklopedia askea

Miley Cyrus

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1992ko azaroaren 23a
Nashville
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
2012

Destiny Hope Cyrus, Miley Cyrus bezela ezagutua, 1992ko azaroaren 23an jaio zen Franklinen (Tennesee). Orain, 26 urterekin Los Angelesen bizi da. Bere aita Billi Ray Cyrus da, eta ama , berriz, Tish Cyrus . Anai-arrebak ere badauzka, hain zuzen ere, 4: Trace, Brandi, Noah eta Braison.

Bere gurasoek Destiny Hope izena jarri zioten, zerbait handia egitera iritsiko zela pentsatzen zutelako. Baina barre asko egiten zuenez, denek Miley (Smiley) deitzen hasi ziren txikitik. Mileyri, antzerkigintza asko gustatzen zitzaion eta horren haritik joan da, 2003n Big fish telesaila izan zen bere lehenengoa, bere aitak zuzendua. Ondoren, bi bidio musikaletan parte hartu zuen; “If Heartaches Have Wings” eta [[“Colgate Country Showdown}}”, azken onetan bere aitarekin. Hamaika urterekin, Best frienderako aurkeztu zen. Baina, gaztegia zelako ez zuten hartu. Bere burua ezagutzera eman zuen 2006an Hanna montana telesailarekin, Disney Channel Channel sailean. Lau denboraldietako soinu banda grabatu zuen eta protagonista izan zen. Frankiziari esker, nazioarteko idolo bihurtu zen. Harian jarraituz, 2009an Hanna montanaren pelikula egin zuen. 2010an The last song filma egin zuen, bertan bere gaur egungo bikoterarekin egin zuen lan, Liam Hemsworth. Bukatzeko, Sex and the City 2 eta Wings filmetan hartu zuen parte.

Honen ostean, abeslari ibilbidean sartu zen 2006ko ekainaren 22an kontzertua eman zuen Hannah Montana telesailaren ondorioz, parke tematiko batean (Walt Disney World, Orlando, Florida). Kontzertua grabatu egin zuten Disney Channelerako. Hori dela eta, 2006ko urriaren 24an Walt Disney Recordsek bere lehen diskoa grabatu zuen estudioan eta bertan Hannah Montanaren zortzi abesti agertzen ziren. Hannah alde batera utzita, berak lanean segitu zuen eta hainbat disko atera zituen, aipa dezagun: Meet Miley Cyrus, Breakout, Can't Be Tamed, The Time Of Our Lives , Bangerz , Miley Cyrus And Her Dead Petz eta Younger Now. Bere musika mota, Pop, pop rock, teen pop, [[dance pop}},rock eta country pop ziren. Are gehiago, musika tresnak ere jotzen zituen gehienbat gitarra eta pianoa, hauen laguntzarekin bere abestiak berak konposatzen zituen.