Wikipedia, Entziklopedia askea

Mosku

Plaza Gorria.

Mosku Errusiako hiriburua da. Errusiako hiri handiena da eta Europako hiri handiena ere bada. 2010eko datuen arabera 12.506.468 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia herrialde handia da eta bi kontinentetan zabaltzen da. Mosku Europako zatian dago, erdialdean. Kostaldetik oso urrun dagoenez klima gogorra du, oso hotza neguan eta beroa udan.

Moskova ibaiak zeharkatzen du hiria. Ibaiak ematen dio izena hiriari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Errusiako hiri handiena bihurtu zen.

1703. urtean Petri Handia erregeak San Petersburgo hiria eraiki zuen kostaldean eta hiriburu izendatu zuen. 1917 urtean Errusiako Iraultza gertatu zen eta Sobietar Batasuna sortu zen. Mosku bihurtu zen berriz hiriburua.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]