Txikipedia:Nerbioi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbioi
KokapenaBurgos, Araba eta Bizkaia
Luzera72 km
Arroa1.900 km²
Batez besteko emaria9,6 m³/s


Nerbioi Bizkaiko eta Arabako ibai bat da. Araban sortzen da, Delika herrian, eta Ibaizabal ibaian amaitzen da, Bizkaian. Urduña, Amurrio, Laudio, Arakaldo, Ugao eta Arrigorriagatik igarotzen da, Basaurin Ibaizabal ibaiarekin bat egin aurretik.

72 km da luzean, eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 9,6 m³/segundo da. Ibaiadar nagusiak Larrunbe, Izoria, Altube eta Zeberioerreka dira.