Laudio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laudio

 Araba
Laudioko udaletxea
Laudioko udaletxea
Laudioko bandera

Laudioko armarria

Izen ofiziala Laudio / Llodio
Estatua
Erkidegoa
Lurraldea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aiaraldea
Alkatea Natxo Urkixo (Bildu)
Herritarra laudioar
Koordenatuak 43°9′N 2°57′W / 43.150°N 2.950°W / 43.150; -2.950Koordenatuak: 43°9′N 2°57′W / 43.150°N 2.950°W / 43.150; -2.950

Alava municipalities Llodio.JPG

Eremua 37,56 km2
Garaiera 130 - 782 m
Distantzia 50 km Gasteiza
Posta kodea 01400
Biztanleria 18.564 bizt. (2013)
Dentsitatea 494,25 bizt./km²
Sorrera X. mendean edo lehenago
http://www.laudiokoudala.net

Laudio (ofizialki Laudio / Llodio) Arabako ipar-mendebalean dagoen udalerria da, Aiaraldea eskualde edo kuadrillakoa.

Industriagune garrantzitsua dugu Laudio eta Arabako bigarren herririk populatuena da, Gasteiz ondoren. Gaur egun 18.420 biztanle ditu (INE 2010). Ofizialki bere izen osoa Laudio Ibar Noblea da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laudio izena segur aski Laudius erromatar pertsona izenetik dator. Hain oinarri sendoa ez duten beste teoria batzuen arabera, Claudius erromatar pertsona izenetik letorke (baina horrek gaztelaniaz Cloyo izena emango luke), edo Flaudio pertsona izenetik (Julio Caro Barojak teoria hori aldeztu zuen, baina geroztik jakin da ez zela Flaudio erromatar izenik izan).[1]

Euskarazko ohiko ebakera hiru silabakoa da: /lau-dí-o/. Azken urteotan, gaztelaniaren eraginez, bi silabako ebakera zabaldu da, /láu-dio/, baina erdarakada gordintzat jotzen da, euskara zainduan baztertzekoa.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbioi ibarrean dago kokatuta geografikoki, Nerbioi ibaiaren ibilbidearen erdian. Herriak haren urak hartzen ditu Amurriotik etorriak, eta hauek Arakaldorako bidean segitzen dute.

Inguruko mendiei dagokienez, Ganekogortako mendilerroan dauden Kamaraka (782 m) eta Goikogane (698 m) ditugu, alde batetik, Bizkaiko mugan. Beste alde batetik, Pagolar (718 m), Mostatxa (667 m), Elorritxugana/Kukutzakoatxa (721 m), Zenagortagana (700 m) eta Luxamendi (470 m) daude.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lamuzako Done Petri eliza.

Laudio lau auzok osatzen zuten: Larrazabal, Olarte, Larra eta Goienuri. Udal gaiak jorratzeko nahiz alkateak hautatzeko, banaketa administratibo hori kontuan izaten zen.

XIX. mendean, ordea, Foruak galtzearekin batera, mendetako antolakuntza administratiboa eraldatu egin zen, eta, hazkunde demografikoaren ondorioz, Laudiok itxuraldatze handia izan zuen. Gaur egun, beraz, lau auzo historiko haiekin zerikusirik ez duten hainbat auzo ditu. Ezagunenak eta handienak, Areta, Ugarte, Gardea, Latiorro, Landaluze eta Erdigunea dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen 60 eta 70eko hamarkadetan industrializazioaren ondorioz gertatutako hazkunde demografikoaren ondoren, Laudio biztanleak galtzen ari da etengabe 80ko hamarkadatik aurrera.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Natxo Urkixo hautatu zuten alkate.

Laudioko udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[2]
Bildu
6
3.145 (%32,49)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6
2.835 (%29,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2
1.167 (%12,06)
Alderdi Popularra (PP)
1
1.066 (%11,01)
Omnia
1
898 (%9,28)
Aralar
-
325 (%3,36)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende arte Laudio herri nagusiki euskalduna mantendu zen, baina XX. mendearen hasieran erabat galdu zen bertako euskara, hainbat faktore sozio-ekonomiko eta politikoren ondorioz. Herriko hizkera mendebaleko euskararen aldaera izan da beti, Nerbioi ibarreko beste herrien multzokoa.

Berreskuratze prozesua indartu egin da XX. mendeko amaieratik. Gaur egun, Basalarrina Kultura Elkarteak laudioar euskaldunak hainbat kultura ekimenetarako biltzen ditu. Ikastola bat ere badute eta Araba Euskaraz jaialdia antolatu zuten 1983, 1993, 2000 eta 2011. urteetan. 2012an, laudioarren herena da euskaldun, eta XXI. mendearen hasierako hamar urtean, euskararen erabilera erreala bikoiztu baino gehiago egin da: % 3,69 zen 2001ean, eta % 9 izan zen 2011ko udazkenean. Euskara balioesten dute laudioarrek.[3]

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laudioko udalak, herritarrei eskaitzen dizkien zerbitzuen artean Lanbide Heziketa mailako ikasketak ditugu. Ikasketok 1870ean zabaldu zen Laudio Ibarraren Eskola Publikoaren eraikinean eskaintzen dira.

Eskolaren ardura hainbeste kongregazio eta irakasleren esku egon da urteetan zehar eta Lehen Hezkuntza eta Batxilergoa eman izan da bertan 1972. urtera arte. 1940an La Salleren anaiek hartu zuten udal eskolaren ardura eta 1998ra arte kongregazio honek izan du bertoko hezkuntzaren ardura. 1972an izan zen hezkuntzaren erreformaren ondorioz, Udal Eskola berregituratu egin zen, eta, bertan aurreko heziketa mailak utzita, Lanbide Heziketa ematen hasi zen, eta Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sortu zen.

1998an, La Salletarrek eskola zuzentzeko eta gidaritza akademikoa izateko udalarekin zuten konpromisoa bertan behera utzi zuten eta eskolaren ardura irakasleen esku geratu zen.

Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea (Hezkuntza Sailaren dokumentazioan IES MUNICIPAL LLODIO BHI) sortu zenetik eskola publikoa da, baina ez dago Eusko Jaurlaritzaren eskola publikoaren sarean. 2010ean, dena den, Laudioko udalbatzako ordezkari politiko guztiek, aho batez, sare publikoan sartzearen alde agertu ziren eta horretarako eskaera egin diote Eusko Jaurlaritzari.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzako proba garrantzitsua antolatzen da urtero udalerrian, Laudioko Sari Nagusia, alegia. Atletismoan, berriz, herriko klubak Laudioko Nazioarteko Krosa antolatzen du.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 15ean, San Rokeko jaiak ospatzen dira. Orain dela urte batzuk, 15 egun irauten zuten, eta Euskal Herriko luzeenak ziren. 2004tik aurrera, ordea, 7-8 egun irauten dute. Azkenengo egunean, San Rokeren txakurra erretzen da.
  • Dolumin Barikua: Aste Santuaren aurreko bariku edo ostiralean ospatzen da. Abereen feria garrantzitsua eskualdean. Diotenez, haratuzte eguna izan arren, Laudion egun horretan okela jan daiteke Aita Santuaren buldari esker.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laudioar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Félix MUGURUZA MONTALBÁN: «200 nombres de Llodio», 1997.
  2. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/07an kontsultatua
  3. Miel Anjel ELUSTONDO: «Euskararen kale erabilera Laudion %3,69tik %9ra hamar urtean», Argia, 2319. zenbakia, 2012-04-22.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Laudio