Txikipedia:Oihan
Oihana baso handi eta basatia da, bertan landare eta animali mota ezberdinak egoten dira.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi motatako oihanak aurkitu ditzazkegu, oihan tropikalak eta klima epeleko oihanak.
Oihan tropikala [aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oihan hauek Amerikan, Afrikan eta Asiako leku batzuetan aurkitzen dira, oihan hauek landare mota asko izaten dituzte, eta landare guztiak eskualde tropikalean daude.
Klima epeleko oihanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europan, Amerikan, Asian eta Ozeanian aurkitzen diren oihanak dira, hauek hezetasun handiko oihanak dira. Oihan hauetan pinuak eta artadiak aurkitu daitezke.
Oihaneko animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoiak | Jirafak | Elefanteak | Tigreak |
Zebrak | Tximuak | Loroak | Gorilak |
Sugeak | Kokodriloak | Leopardoak | Igelak |
Baso soiltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oihanak arriskuan jartzen dituen fenomenoa da, adibidez, deforestazioa.