Basogabetze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oihana erretzen landa-lurrak lortzeko Mexikohegoaldean.
Basogabetzea Gran Chaco eskualdean, Paraguai

Basogabetzea edo deforestazioa giza-jarduerak eragindako kalte ekologikoa da, eta hainbat arrazoi daude: gizakiak landatzeko behar dituen lurrak handitzea, egurraren beharra eta industria batzuen mozketa masiboak.

Historian zehar, gizakiak kultura, garai eta toki askotan eragin du basogabetzea, baina gaur egungo egoera inoiz larriagon da. Urtero, sei milioi hektarea mozten dira, horietatik gehienak Amazonia basoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak aspalditik eduki du egurraren beharra, sua egiteko, batetik, eta eraikuntza material gisa, bestetik. Nolanahi ere behar horiek asetzeko behar zuten egur kopurua ez zen oso esanguratsua.

Duela zortzi bat mila urte, nekazaritza garatzen hastearekin batera, gizakia basoak soiltzen hasi zen, eta oraindik neurri txikian bazen ere -artean ez zuten tresneria egokirik-, bere eragina jada esanguratsua zen.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, batez ere, baso soiltzea Hego Amerikan,Asian, eta Afrikan gertatzen da. Lur osoko heren bat okupatzen dute zuhaitzek, hau da, 4000 milioi hektarea.

Garatu gabe dauden herrialdeen basoetan, hauek garatzeko aitzakiarekin zuhaitzak mozten dituzte, errepideak egiteko, edo leku urbanizatuak. Garatuta dauden herrialdeetan aldiz, beste kausa batzuk daude, adibidez, euri azidoa. Azido honek urtero hainbat hektarea suntsitzen dituelarik. Herri garatuetan baita, gizarteak ezartzen duen presioarengatik, gobernuak zona batzuk berriz landatu ditu, parke natural bihurtuz, eta horrela turistentzat leku bihurtu dituzte.

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan,2000 eta 2005 bitartean, 4 milioi hektarea moztu ziren urtero, hau da, orain arte mundu guztian moztu den herena. Gaur egun munduan 306 milioi ziurtagiri-baso daude, eta Afrikari 3 milioi dagozkie, hau da %1. Gehienak zuhaitz landatuak direlarik.

Duela gutxi Afrikan deforestazioaren eta desertizazioaren kontrako neurriak hartzen hasi ziren, eta duela urte batzuk sortutako iniziatiba bat Afrikako ia herri guztiak sinatu dute, eta dagoeneko plan batzuk martxan jarri dituzte, batzuetan beste kontinente batzuen laguntzaz.

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun,munduko basoetako baliabideen laurdena Europan aurkitzen da, laurden horren zatirik handiena Errusiar Federazioan aurkitzen delarik. Europan baso-soiltzea ez da arazo larri bat, herri guztietan baso-soiltzea zailtzen duten hainbat lege daudelako, eta gainera lege horrek urtero hainbat zuhaitz landatzera behartzen dituzte herrialdeak, horregatik arazoa ez da hain handia. Nahiz eta baso-soiltzea eragozteko hainbat lege dauden, ezin dute ekidin naturan gertatzen diren hainbat fenomeno, adibidez, suteak, izurriak, eta ekaitz elektrikoak.

Ikerketa batzuen arabera, Iberiar Penintsulan eta Errusiar Federazioan hurrengo urteotan suteen gehikuntza egongo da, aldaketa klimatikoaren erruz.

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko basoen %18,6 Asian daude, hau da, 734 milioi hektarea.2005ean,2000ean baina 3 milioi hektarea gehiago zeuden. Datu hau, Txinan landatutako zuhaitzen ondorioa da, eta baita beste herrialde batzuk eman duten laguntzaren ondorioa.

Herrialde batzuk, Asia bezala, baso-soiltzea gelditzea lortu dute, baina badaude herrialde batzuk ez dituztenak errekurtsoak, eta horren ondorioz askoz gehiago kostatzen zaie katastrofe hau gelditzea, horregatik errekurtsoak dituzten herrialdeak lagundu behar diete, basoak garrantzi handia baitute gure ekosisteman.

Efektuak klimarengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela gutxi egindako ikerketa batzuek erakutsi dute deforestazioa, asko eragin ahal duela leku batean erortzen den euri kopuruarekin, eta beste fenomeno klimatiko batzuei. Beti ere aldaketa horiek ekosistema zabal bat abarkatzen dutelarik.

Argumentua da landare-estalkiaren handitze batek euri tasa handitu ahal izango lukeela, eta landare-estalkiaren gutxitxe batek gutxitu ahal izango lukeela.

Zirkulazio orokorraren modelo atmosferiko batean[erreferentzia behar] erakutsi da aldaketa handiek landare-estalkian euriari eragiten diotela. Baina, faktore erabakigarria ez da landaredia, baizik eta lurzoruaren hezetasunaren artean korrelazioa, landaredia eta ura airearen parte izateko behar duena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basogabetze Aldatu lotura Wikidatan