Wikipedia, Entziklopedia askea

Ozeanografia

Itsasontzi ozeanografikoa.

Ozeanografia itsasoa eta haren ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da. Itsas bizitza, itsas hondoko geografia eta ura bera izan ohi ditu aztergai, besteak beste.

Ozeanografoak hainbat zientziaren arteko lotura ulertzen saiatzen dira, biologia, geologia, meteorologia eta itsasoetako fisika, adibidez. Ozeanografiaren azterketa eremu nagusiak honako hauek dira:

  • Itsas biologia: ozeanoetako fauna eta flora, eta horien elkarrekintza ekologikoak.
  • Iktiologia: arrainak aztertzen dituen zientzia.
  • Ozeanografia kimikoa: ozeanoen alderdi kimikoa.
  • Itsas geologia: itsas hondoetako geologia, bereziki plaken tektonika.
  • Ozeanografia fisikoa: olatuak, itsasaldiak eta ozeanoetako itsaslasterrak.
  • Itsas meteorologia: kostaldeko zein itsaso zabaleko meteorologia.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeanografia duela gutxi sortutako zientzia da. Challenger britainiar espedizioarekin sortu zen XIX. mendearen bukaeran.

Ozeanoak aztertzen pasatutako hiru urtetan, espedizio horrek itsasoko uraren tenperaturari, gazitasunari eta dentsitateari buruzko datu ugari bildu zituen.

Horri esker aurkitu ahal izan zen Ozeano Bareko Marianetako itsas hobiaren aurkikuntza, eta frogatu 1858ko abuztuan, lehen kable telegrafiko transatlantikoa zabaldu zenean, aditzera emandako Erdialdeko Atlantikoko dortsala existitzen.