Txikipedia:Pac-Man

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pac-man edo Pakku Man (パックマン), Tōru Iwatani Japoniarrak sortu zuen bideo-joko ospetsua da. 1977an sortu zuen Namco sofware konpainiak. Bideojoko hau, arkade kategorian sartzen da eta rekreatiboko makinetara bideratua dago.

Izenaren Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pac-Man izena, Tōru Iwatanik pizza bat eskatu zuenean sortu zen. Konturatu zen pizza portzio bat kentzean, buru bat ematen zuela aho irekiarekin. Puck Man edo Pack-Man izena, japonierazko Paku (パク) onomatopeiatik dator, ahoa ireki eta ixtean egitean duen soinutik. Hasieran, Puck-Man izena jarri zitzaion, baina Estatu Batuetan izenarekin egoten ziren nahasteekin Pac-Man jarri zioten.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labirinto jokatzen da. Bertan, Pac-Dots-ak jan behar dira, gauza txiki borobil batzuk. Jokoa, ahalik eta bolatxo gehien jatean oinarritzen da. Labirintua bolatxo hauez beterik dago, eta Pac-Man-ek denak irensten dituenean, hurrengo pantailara joaten zara. Guztira, 255 maila daude, baina badago 256. maila bat, berezitasun bat daukana, pantaila erdia besterik ikusten ez dena.

Ibiltzen hasten zarenean, 4 mamu azalduko zaizkizu zuri harrapatu nahian: Blinky (gorria), Pinky (arrosa), Inky (urdina) eta Clyde (laranja). Geroz eta puntuazio gehiago egin, geroz eta zailagoa izango da jokoa, mamuek hobeto jokatuko baitute eta zailagoa izango zaizu hauek ekiditzea. Mapako izkina bakoitzean, borobil handiago bat topa dezakezu, ingeleraz “Power Pellets” deitzen direnak. Hauetako bat irenstean, Pac-Man-ek mamuak jateko gaitasuna lortzen du, eta denbora bitarte horretan, mamuak kolore urdin ilunarekin agertzen dira. Mamuetako bat jaten baduzu, hau bere etxera itzuliko da, labirintoaren erdigunera, eta denbora pixka bat pasa eta gero, berriz ere hasierako itxura hartu eta geure atzetik ibiliko da. Pantaila batzuen artean ( 2.tik 3.ra, 5 eta 6 artean, 9 eta artean 10, eta hortik aurrera 4 pantailaz behin ) atsedenaldiak egoten dira, non Pac-Man- eta mamuen irudiak agertzen diren.

Mamuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •      Blinky. Oso azkar mugitzen da, eta beti saiatuko da Pac-Man-ekin topatzen.
  •      Inky. Mantsoago ibiltzen da eta beti saiatuko da saihesten, nahiz eta bere anaiekin; Blinky eta Pinky, boteretsuagoa bihurtu eta geuregana hurbildu.
  •      Clyde. Jokoan ibiltzen direnek, tuntuna bezala hartzen dute, ez baitu interesik geure pertsonaian.
  •      Pinky. Mamuen familiako argiena da, mapako biderik motzenak hartzen baititu Blinky-rekin batera Pac-Mani bideak ixteko.

Mamu ezkutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ms.Pac-Man joko originalean, Clyde ordezkatzen duen beste mamu bat dago. Honek more kolorea dauka eta Sue izenarekin ezagutzen da. Mamu hau joko honetan bakarrik ikusi dezakegu, hurrengo jokoetan Clyde itzultzen baita berriz ere.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza moduan, jokoak hainbat sari ematen dizkigu puntuazio handiagoa lortzeko zenbait pantailetan:

  • 1. Pantaila: Gerezia 100 puntu.
  • 2. Pantaila: Marrubia 300 puntu.
  • 3-4. Pantailak: Laranja 500 puntu.
  • 5-6. Pantailak: Sagarra 700 puntu.
  • 7-8. Pantailak: Mahatsak 1.000 puntu.
  • 9-10. Pantailak: Nabe Inudea 2.000 puntu.
  • 11-12. Pantailak: Kanpaia 3.000 puntu.
  • 13. Pantailatik aurrera: Giltza 5.000 puntu.