Arrosa kolore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arrosa
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #FFC0CB
RGB (r, g, b) (255, 192, 203)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 35, 8, 0)
HSV (h, s, v) (350°, 25%, 100%)

Arrosa kolore talde bat da. Berez, gorri ahula da, eta izena arrosa lorearen koloretik datorkio.

Arrosa kolore talde oso bat da, hainbat ñabardurakoa, baina ohikoena margo gorri eta zuriaren arteko nahasketa dena. Hala ere, ñabarduren artean arrosa biziak daude, horien artean fuxia eta magenta daudela, bigarrena CMYK sisteman kolore kengarri primarioa, eta gorri eta zuriaren arteko nahasketa soiletik lor ezin daitekeena.

RAL kolore sisteman arrosak 4001 eta 4099 artekoak dira, moreekin batera.

Arrosa kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrosa nesken koloretzat jo ohi izan da 1940ko hamarkadatik aurrera, mutilen urdinarekin alderatua. Era berean, feminitatearen ikurra da, erromantizismoarena eta sexu gabeko maitasunarena.

Katolizismoan, arrosak poza eta zoriona adierazten du. Liturgia abenduko hirugarren igandean erabiltzen da, Jesukristo berehala jaioko dena ospatzeko.

Era berean, arrosa homosexualitatea adierazteko erabili den hirukiaren kolorea da. Ikur hau, nazien garaitik dator, homosexualak hiruki arrosa arropan josi behr baitzuten erakusgai, juduek sei puntako izar horia eraman behar zuten bezala.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrosa kolore Aldatu lotura Wikidatan
  Gorriak  
Gorriluna Falun gorria Borgoina Kardinala Terrakota Herdoila
           
Korala Gorria Eskarlata Gorribizia Gorrindola Magenta tinta
           
Fuxia Arrosa bizia Magenta Arrosa iluna Arrosa Malba