Txikipedia:Sufre

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sufrea, gure planetan ugaria den elementu kimiko bat da. Bere sinboloa S da eta bere zenbaki atomikoa (Z) 16 da. Bere izena latin hizkuntzatik dator, sulphur,  eta bere kolorea horia da. Sufre, aminoazidoen osagaia denez, funtsezko elementu kimikoa da bizitzarako.

1770. urtean deskubritu zen Hanburgon. Elementu hau bolbora, pospoloak, intsektizidak ea egiteko erabiltzen da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horia du, biguna, arina eta oso hauskorra da, eta nahiko ugaria da lur eremu bolkanikoetan.

Material honen fusio-tenperatura 115,21ºC-koa da eta irakite-tenperatura 444,6ºC-koa.

Sufreak 30 egitura inguru era ditzake, beste edozein elementuk baino gehiago. Horregatik da berezia.

Ezaugarri atomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atomo bat materiaren formarik txikiena da. Atomoak nukleoa eta azala ditu. Nukleoa protoiez eta neutroiez osatuta dago. Azalean etengabe mugitzen dauden elektroiak daude. Sufre atomoak nukleoan 16 protoi eta 16 neutroi ditu eta azalean etengabe mugitzen dabiltzan 16 elektroi ditu.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufrea, lurpeko aztarnategietan, ur termaletan eta sumenditan aurkitu daiteke. Sulfato eta sulfuro moduan agertzen da. Sulfuro (pirita edo galena) edo sulfato (igeltsua) gisa aurki daiteke era konbinatuan kantitate handitan. Sulfuroa bere forma oxidatua da. Sufrea bizidunen aminoazidoetan ere aurki daiteke.

Osasunean eta ingurugiroan sortzen dituen arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufre konposatuak oso toxikoak dira. Ondoko ondorioak izan ditzakete gizakiaren osasunean:

  • Odol zirkulazioaren alterazioa.
  • Buruko mina, goragalea eta oka sortzen du.
  • Sistema immunologikoan kalteak.
  • Giltzurrunaren eta gibelaren funtzioetan kalteak.
  • Ondorio neurologikoak.
  • Bihotzeko kalteak.

Ingurugiroan euri azidoaren sortzailea denez, basoak, fauna eta gainazaleko uren azidotzea eragiten du.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufrearen erabilera nagusia azido sulfurikoaren produkzioa da, baino beste erabilera hauek ere ditu:

  • Ongarri gisa.
  • Bolbora.
  • Laxanteak.
  • Pospoloak.
  • Intsektizidak.
  • Bateri