Sufre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sufrea
16 FosforoaSufreaKloroa
O

S

Se
S-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Sufrea, S, 16
Serie kimikoa Ez-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 16, 3, p
Itxura hori koloreko kristala
Sufrea
Masa atomikoa 32,065(5) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ne] 3s2 3p4
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 6
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
(alpha) 2,07
(beta) 1,96
(gamma) 1,92 g/L
Urtze-puntua 388,36 K
(115,21 °C, 239,38 °F)
Irakite-puntua 717,8 K
(444,6 °C, 832,3 °F)
Urtze-entalpia 1,727 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 22,75 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 375 408 449 508 591 717
Propietate atomikoak
Kristal-egitura ortoerronbikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 6, 4, 2, 1 [1], -2 (oxido azidiko sendoa)
Elektronegatibotasuna 2,58 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 999,6 kJ/mol
2.a: 2.252 kJ/mol
3.a: 3.357 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
100 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
88 pm
Erradio kobalentea 102 pm
Van der Waalsen erradioa 180 pm
Erreferentziak
Valguarnera (Sizilia) sufre-kristala.

Sufrea (sanskritoz: sulvari; latinez: sulfur edo sulphur) elementu kimiko bat da, S ikurra eta 16 zenbaki atomikoa dituena. Naturan oparo agertzen den ez-metal multibalentea da. Jatorrizko forman, solido hori kristalinoa da. Elementu puru gisa agertzen da, baina baita sulfuro edo sulfato mineral gisa ere.

Bizitzarako funtsezko elementua da eta bi aminoazidotan agertzen da, zisteinan eta metioninan. Merkataritza-ikuspuntutik, ongarriak egiteko erabiltzen da gehien bat, baina beste zenbait gai sortzeko ere erabiltzen da, hala nola, bolbora, pospoloak, intsektizidak eta fungizidak. Sufre elementalezko kristalak estimatuak dira mineralen bildumak egiten dituzten bildumazaleen artean, forma poliedriko distiratsu eta koloretsuak baitituzte.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufrea urtzean likido gorria sortzen da. Erretzen denean, gar urdina igortzen du.

Giro-tenperaturan, sufrea solido hori distiratsua da. Sufre elementalak usain ahula dauka, pospoloen antzekoa. Hidrogeno sulfuroak (H2S) eta sufre organikoak, berriz, arrautza ustelen usaina igortzen dute. Sufrea erretzean gar urdina sortzen da eta sufre dioxidoa ekoizten da. Sufrea ez da uretan disolbatzen baina karbono disulfuroan disolbagarria da, bai eta, maila txikiagoan, beste disolbatzaile organiko ez-polar batzuetan ere, hala nola, bentzenoan eta toluenoan. Sufrearen oxidazio-egoera arruntenak −2, +2, +4 eta +6 dira. Sufreak konposatu egonkorrak sortzen ditu beste elementu guztiekin, gas nobleekin salbu. Egoera solidoan, sufreak koroa-formako S8 molekula ziklikoen itxura dauka.

Sufre-molekularen egitura.

Sufrearen kristalografia konplexua da. Baldintza espezifikoen arabera, sufre-alotropoek mota askotako kristal-egiturak eratzen dituzte. Ezagunenak S8 erronbikoak eta monoklinikoak dira.

Sufrearen ezaugarri nabarmenetako bat egoera likidoan duen biskositatea da: beste likido batzuek ez bezala, biskositate handiagoa dauka 200 Â°C-etik gora, tenperatura handiagotan polimeroak eratzen baititu. Sufre urtuak kolore gorri iluna dauka tenperatura horretatik gora. Tenperatura altuagoetan, ordea, biskositatea murriztu egiten da, despolimerizazio-prozesu bat gertatzen baita.

Sufre urtua azkar hoztuz gero, sufre amorfo edo "plastikoa" sortzen da. X izpien kristalografia bidez egindako ikerketek erakutsi dutenez, forma amorfoak egitura helikoidala eduki dezake, begi bakoitzean zortzi atomoz osatutakoa. Forma hau metaegonkorra da giro-tenperaturan eta pixkanaka forma kristalinora bihurtzen da. Prozesu honek orduak edo egunak iraun dezake, baina nahi izanez gero, erraz kataliza daiteke.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sufre Aldatu lotura Wikidatan
Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.