Wikipedia, Entziklopedia askea

Termodinamika


Termodinamika beroa eta beroak energiarekin duen harremana ikertzen duen zientzia da. Termodinamikaren legeek gauza guztien funtzionamendua arautzen dute, eta lege horiek baldintza desberdinak hartuta etorkizunean zer gertatuko den aurre-esateko erabili daitezke.

Termodinamikaren legeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Termodinamikaren lehen legeak dio energia ezin dela sortu edo suntsitu, modu batera edo bestera baino ezin dela eraldatu. Lege horri Energiaren kontserbazioaren printzipioa ere esaten zaio.
  2. Termodinamikaren bigarren legeak dio energia modu batetik bestera bihurtzen denean, beti galtzen dela zati bat bero moduan. Energia-galera horren ondorioz, zailagoa da energia modu batera edo bestera bihurtzea, eta, azkenean, dena galtzen da bero forman.
  3. Termodinamikaren hirugarren legea da ulertzen zailena. Sistema baten entropia balio konstante batera hurbiltzen da tenperatura zero absolutura hurbiltzen den heinean. Entropia sistema baten desordenaren neurria da, eta hirugarren legeak ezartzen du sistema guztiek desordenarik handieneko egoera lortuko dutela azkenean.