Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbasa-Andia parke naturala

Urbasa-Andia natura parkea Sakana hegoaldean eta Lizarrako merindadeko Iparraldean dago. Guztira 21.408 hektareako azalera du, hainbat zuhaitzez betea. Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 27an izendatu zuen natura parke bezala, eta bertako jabea Nafarroako Foru Erkidegoa da.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurrik altuenak Beriain (1492 m), Dulantz (1243 m), Urbasako gaina (1154 m) eta Santa Marina mendiak dira. Hauetaz gain badaude beste batzuk ere, adibidez:

IZENA ALTUERA
Peña txuria 1266m
Beorzulo 1.228m
Tontorraundi 1.203m
Maiza 1.182m
Otsaurk 1.171m
Barbagain 1.153m
Tunelgaña 1.146m
Zoiolagana 1.141m
Ollide 1.134m
Etxaurte 1.025m
Larregoiko 1.023m
Agileta 994m
Tximista 945m

Mendi inguruan hainbat ibilbide egin daitezke adibidez Txurriegiko ibilbidea.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagadietan anfibio-espezie ugari bizi dira, adibidez, uhandre palmatua eta belar-igela, baita ere baso-espezieak ezaugarri bezala dituen hegazti-fauna aberatsa eta anitza adibidez, txontak, ikazkinak, errementariak, pikidoak eta birigarroak. Hegazti harraparien artean, aztoreak, saguzarrak eta karabo misteriotsua daude.


Espezie horiez gain, urtxintxak eta muxarrak daude, baita ugaztun txiki asko ere, azeria, azkonarra, fuina eta basakatua adibidez.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbasa - Andiako mendilerroetan, landaredi-moten banaketa ezaugarri klimatiko bereziek baldintzatzen dute batez ere, erliebeak eta lurzoruaren.

Horrela hiru landaredi mota bereiz ditzakegu: basoak, soilguneak eta harkaitzetako landaredia.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 65 milioi urte itsasoan bizi izan ziren izaki bizidunen hondakinek osatzen dute kareharria. Izaki haien hondakinak, koralak, krustazeoak eta arrainak, itsas hondoan pilatu ziren, uraren presioaren ondorioz gogortu eta kareharri bihurtu ziren. Urbasa-Andia arroka zaharrenak ipar-ekialdeko ezponda eta hondo abisaletan eratu ziren tupak dira

Parkearen kanpoaldeko eta barrualdeko hainbat eraikin geologiko daude: leizeak eta haitzuloak, estalaktitak eta estalagmitak barrualdean, guztiak urak sortuak. Urak kareharriarekin kimikoki erreakzionatzen du urtuz, eta barruan sartzen da kobazulo eta haitzuloak sortuz. Horregatik, Parke Naturaleko lurraldeetan ez dago ia urik gainazalean, erreka edo amildegi batzuk besterik ez.

Ur ederrako Natur Parkeko lurpeko akuiferoen hiru irteera nagusiek 296 hm³ ur ematen dituzte urtero,hori nahikoa da Nafarroako biztanleen % 25 baino gehiagoren kontsumoa hornitzeko.

Gizaki aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkean orain dela 100.000 urte bizi ziren gizakien aztarnak aurkitu dira. Dirudienez, ehizatik bizi ziren eta Trikuharriak ere bai aurkitu dira.