Txinatar egutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txinatar egutegia (txinera tradizionalaz: 農曆 eta txinera sinplifikatuaz: 农历) eguzkian eta ilargian oinarritutako egutegia da, eguzki egutegia den gregoriotar egutegia ez bezala.

Egun Txinan gregoriotarra ofiziala izan arren, tradizionala erabiltzen dute jaiak finkatzeko (tartean txinatar urte berria edo Duan Wu jaialdia). Tradizionalak nekazal egutegia (農曆 nónglì, 农历) ere izena du, gregoriotarra estandar (公曆 gōnglì, 公历) edo mendebaldekoa (西曆 xīlì, 西历) delarik.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatar egutegiak 29 eguneko sei hilabete eta 30 eguneko sei hilabete ditu, hau da, guztira 354 egun. Hilabete bakoitza ilargi berriarekin hasten da. Txinatar urte berria neguko solstizioaren ondorengo bigarren ilargi berriarekin batera dator. Horrexegatik 2 edo 3 urtez behin beste hilabete bat gehitzen dute.

Kondairak dio k. a. 2637an Huang Ti enperadoreak ezarri zuen, hamabi urteko bost ziklo ezarriz. Ziklo bakoitzean, urteak animalia baten izena darama (arratoi, behi, tigre, untxi, dragoi, suge, zaldi, ahuntz, tximino, oilo, txakur eta txerri) eta zikloak elementu baten izena darama (zur, su, lur, metal eta ura).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinatar egutegia Aldatu lotura Wikidatan
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.