Unbeko Ama Birjina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unbeko Ama Birjinaren irudia

Unbeko Ama Birjina (edo Unbeko Ama Birjin Garbi Mingarria) Laukiz (Bizkaia) udalerriko Unbe mendian dagoen izen bereko santutegian agertu ei zen Andre Mariaren deitura da. Unbeko Ama 1941 eta 1988 artean hainbat aldiz agertu ei zitzaion Felisa Sistiaga plentziar iragarleari. Agerkunde horien sinestunek diotenez, Ama Birjinaren aginduz kapera altxatu zen Unben. Ordutik aurrera hamaikatxo lagun joaten dira Unbera euren minak sendatzeko mirari bila. Iraileko lehenengo zapatua Ama Birjinaren egunik garrantzitsuena da; horren ondorioz, Unbera autobus eta beribil ugari joaten dira egun horretan. Antza denez, hango putzuko ura, edateko ona izan barik, miraritsua da. Ama Birjinaren kaperan ustezko sendatuen makina bat opagai dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinestunek diotenez, 1941eko martiaren 25ean lehenengo aldiz agertu zitzaion Ama Birjina Felisa Sistiagari (1908-1990). Handik aurrera beste hamarnaka agerkunde jazo ziren. Birjinaren azken mezua 1988ko abenduaren 8an izan zen.

Felisa 1990eko zezeilaren 10ean zendu zen. Euren amaren mandatuari jarraituz, seme-alabek, notarioaren aurrean, martiaren 10ean, Felisak bera hil ostean ireki zezaten utzitako gutun-azala ireki zuten. Gutun-azalak mezu bat eta gauzaki bat zeuzkan, Felisaren esanetan Ama Birjinaren mandatuz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francisco Sánchez-Ventura y Pascual; Y el agua seguirá curando: Apariciones de la Virgen en el Alto de Umbe (Bilbao). Círculo Argitaletxea, Zaragoza (1973), 171 or.
  • Jesusa de Irazola y Elorduy; Las Maravillas de Umbe. Círculo Argitaletxea, Zaragoza (1974), 129 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]