Ur-Nanshe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sumerieraz idatzitako idazkuna. Honako hau irakur daitek: "Ur-Nanshe, Guniduren semea, Ninurtarentzat".

Ur-Nanshe, Sumerreko Lagash hiriko errege bat izan zen. K. a. XXVI. mendean bizi izan zen, Aro Dinastiko Zaharra deritzon garaian. Lugalshagengurren oinordekoa izan zen, hau, aldi berean, Enhegalen oinordekoa izan zelarik, erreferentziarik dagoen hiriko lehen ensia. Hala ere, ez zen errege familia horretakoa, eta, beraz, posible da tronua usurpatu izana. Bere seme Akurgal izan zen bere oinordekoa.

Bere garaian, Mesopotamia eta gaur egungo Bahrein inguruko Persiar Golkoaren arteko merkataritza zegoela ezagutzen da. Beste idazkun batzuk, tenplu eta ureztatze kanalen inaugurazio ugari deskribatzen dituzte.


Aurrekoa
Lugalshagengur
Lagasheko ensia
K. a. XXVI. mendea
Ondorengoa
Akurgal
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur-Nanshe Aldatu lotura Wikidatan