Urdaiazpiko-ganibet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdaiazpiko hanka zurezko urdaiazpiko-oholan, eta urdaiazpiko ganibeta ondoan, zorrozkailuarekin atzealdean.

Urdaiazpiko ganibeta luzera handiko ganibet berezi bat da, urdaiazpiko xerrak ebakitzeko erabiltzen dena. Ganibetaren ezaugarri nagusia xafla luzea da, zertxobait estua eta malgutasunarekin, meheki eta zehaztasunez ebaki ahal izateko urdaiazpikoaren profilera egokituta mugitzen den bitartean. Urdaiazpikoaren adituek diotenez, urdaiazpikoa dastatzeko eskuz ebaki behar da, ganibet mota hauek erabiliz, eta ere esaten dute urdaitegi batzuen ebaketa mekanikoak urdaiazpikoari galarazten dizkiola ezaugarri organoleptikoak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri batzuk ditu: altzairu herdoilgaitzez egina dago eta 37 eta 40 cm-ko luzera du (batzuetan luzera desberdinak daude urdaiazpikoari edo txerri-besoari egokitzeko) eta, normalean, xaflak bi edo hiru zentimetroko zabalera du. Ohikoena malgua da eta oso punta zorrotzan bukatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]